Bedaio, Udalik gabeko herrie. Bloga, webgunea, giza sarea, Kontu kontari-Ahotsak.com, wikia, egutegia, mapa librea, txintxarrisfera...
Iruñean bizi izandu ziren 70.go hamarkadan, orduko oroitzapenak izan eta beittu, zer bururatuko ta Agur Jaunak!-ren bertsio bat egitea. Gora Euskadi! eta guzti.
Ai Ai Ai Miguelico Sanz, en tiempos de Franco, en Pamplona y cantando en Vascuence… Ay que joderse. A ilegalizarlos coño!
Ta honek ze ikusi du Bedaiokin?
Ba ez dakit, baño bueno.
zabaldu |
del.icio.us | 
Ba Bedaion ere ospatzen ziren Iñauteriak. 1934. urterarte ospatu izan ziren karnabalak. 1950. urte inguruan izan zuen susperraldi txiki bat, bainan lau urtez iraun zuen. Ordu ezkero ez da gehiagotan ospatu karnabalik Bedaion.
Txantxoak ibiltzen ziren herrian zehar, abarketan zinta koloredun, soñean alkandora ta praka txuriak, eta pañolo ta gerriko gorriarekin janzten ziren. Txapela gorria koloretako borlekin.
Herrian zehar ibili ta gero bazkaria eta dantzaldia plazan izaten zen. Ta noski ingurutxoa eta makil-dantza ez ziren faltatzen.
Bedaioko karnabalak egiten ez diren bitartean…
P.D. Aurten ere autobus zerbitzu berezirik EZ da izango.
zabaldu |
del.icio.us |
Txintxarrisfera haunditzen doan einean, globeroak ezagutu beharreko herraminta batzuk erakusten joango naiz, nik ustet denoi ondo etorriko zaizkigula. Herraminta hauetako bat RSS jarioak izango lirateke. Zenbatetan ikusi dugu ikono hori e? Wikipedian ederki azalduta dator:
RSS XMLren familiako fitxategi formatu bat da, sarritan eguneratzen diren albisteen webgune eta blogentzako bereziki prestatua dagoena. Honi esker informazioa elkarbanatu eta beste webgune batzutan erabiltzea posible da. Honi, sindikazioa edo harpidetza deritzo.
Akronimoak hurrengo esanahiak izan ditzake:
* Rich Site Summary (RSS 0.91)
* RDF Site Summary (RSS 0.9 eta 1.0)
* Really Simple Syndication (RSS 2.0)
RSS jarioak irakurri eta aurkezten dituzten programak jario-irakurleak dira.
Sindikazio formatu honen erabilpen nagusia blogetan ematen da. Jario-irakurleei esker (RSS jarioak irakurtzeko programa edo guneak) nahi bezain besteko blogen eduki laburtua eskuratu daiteke sistema eragilearen mahaigainean, posta elektronikoko aplikazioetan edo jario-irakurle bezala funtzionatzen duten aplikazioetan. Ez da beharrezkoa web nabigatzailea ireki eta webgune guztiak banaka bisitatzea.
Baina garrantzitsuena informazioaren tratamendu honek sortu duen balio-kate berria da. Bloglines(Nik hau erabiltzen dut), Feedster, Plazoo, Feedness, Retronimo, YourFeeds, Amazon, AllConsuming, NewsIsFree, sindic8, Blogdigger eta beste ugari dira informazioaren erabilpen eta banaketarako metodo berriak aztertzen ari diren enpresak.
Bideo hau ere oso praktikoa da gaia ulertzeko. Inglesez dago, euskerazko azpi-tituloekin.
zabaldu |
del.icio.us |
Azken aldi honetan komunikabideetan Bedaiori buruz hitz egiterakoan, era desberdinetan agertzen zaigu. Herrixka, Tolosako auzoa, Udalik gabeko herria,… hori argitu nahian edo, inkesta bat luzatzea erabaki dut, noski emaitza hauek ez dira binkulanteak izango.

zabaldu |
del.icio.us | 
Udalik gabeko Herriek, Udalik ez, baino Hitza bai.
Animo Eider!
zabaldu |
del.icio.us | 
Aurten ere ospatuko degu Sagardo probaketa ibiltaria. Goitik bera txiri tour-a bihar ospatuko degu. Bedaio, Amezketa eta Alegiako sagardo egile batzuk elkartu eta kupel desberdiñak probatuko ditugu. Hasi Bedaiotik hasiko gara, Sozidaden tragoska bat ta gero Eletxeko sagardoa probatuko degu, bertatik Belarmuara, ondoren Amezketako Zillartegikoa dastatuko degu. Goitik behera, Alegian Azpeitia, Pedro Juan, Xantos, Xantosen semea Iñigo, Xantosen billoba Asier, eta Toturen sagardoak dastatuko ditugu, eta bukatzeko Batixte Arandiaren sagardoa dastatuz afari legea, ordurako nahikoa janda egongo gera seguraski, txotx bakoitzarekin zeozer jateko izaten bai da.
Hori gutxi balitz, Alegiko Txanpio ta Beñat Etxetxuri bertsolariak izango ditugu. (Iaz garesti xamar atera zitzaizkigun, gutxi abestu ta asko jan).
Tonto-tonto hamaika sagardo dastatzeko aukera izango degu, esperientziak trukatu, kontu batzuk esan: hau motela, hau bizie,…
Ta sagardoak zein baño zein hobegoak, hori seguru!!!
zabaldu |
del.icio.us |
(16)
(164)
(43)
(1)
(5)
(32)
(4)
(42)
(7)
(11)
(4)
(10)
(27)
(6)
(8)