B3C, Bedaio, internet eta diseinua uztartuz sorturiko proiektua da. Bloga, giza sarea, wikia, Kontu kontari, Bedaioko egutegia, txintxarrisferako kamixetak, irudi korporatiboak, etab-ek osatzen dute B3C.
Atzo 2007ko Abenduaren 27an, Tolosako Udaletxean urteko azken Plenoa burutu zen. Bertan, 7. puntua, Bedaio eta Tolosa arteko Elkartasun Askeko Estatutoa, aho batez aprobatu zen, boto bakarra izan zuen kontra.
Hau da, atzoko egunez, Tolosako Udalak onarturiko Estatutoaren zati bat:
I. TITULUA.- TOLOSAKO UDALAREKIKO HARREMAN
POLITIKORAKO ARAUBIDEA ETA BERMEAK
Lehenengo kapitulua.- Elkartasun askeko estatusa
12. artikulua.- Elkartasun askeko araubidea
Bedaio auzoko herritarrek, beren borondatearen arabera , Tolosako Udalarekiko harreman politikorako araubide berezi baten bidez, elkartasun askean oinarrituta, elkarrenganako errespetutik
eta elkarren onarpenetik abiatuta, Estatutu Politiko honetan ezarritakoaren arabera, eta
esandako ondorioetarako estatutu hori izango da oinarrizko arau instituzionala.
Elkartasun Askeko Araubide hau onartzeak ez dakar Bedaioren eskubide
historikoei uko egiten zaienik, eta une oro eguneratu egin ahal izango dira herriaren
borondate demokratikoaren arabera.
13. artikulua.- Erabakitzeko eskubidea demokraziaz erabiltzea
1. Bedaiotarrek askatasunez erabakitzeko eskubidea demokraziaz
erabiltzeko ondorioetarako, hortik dator-eta Estatutu honen zilegitasun demokratikoa,
Bedaioko instituzioak erreferendum bidez bedaiotarrei kontsulta
demokratikoa egitea arautu eta kudeatzeko ahala daukate.
2. Bedaioko instituzioak beraien lege bidez
arautuko dute bere lurralde-eremuan erreferendum bidez kontsultarako eskubidea
erabiltzea, eta horretarako, moldeak, kasu bakoitzean jarraitu beharreko prozedura,
emaitzen baliotasunerako baldintzak eta emaitza horiek ordenamendu juridikoan sartzea
ezarriko dute.
3. Bedaiotarrek berariaz jarritako kontsultaren aurrean beren erabaki askea
demokraziaz erabilita, beren borondate argi eta zalantzarik gabea adierazten dutenean
estatutu honetan araututako Tolosako Udalarekiko harreman politikoaren eredua eta
araubidea osorik edo funtsean aldatzeko, baita Euskal Herriko eta nazioarteko eremuko
harremanak aldatzeko ere, euskal instituzioek konpromisoa hartuta
izango dute Bedaioko gizartearen borondate demokratikoa adostasunez gauzatzeko aukera
emango duten baldintza politiko berriak ezartzearen alde negoziazio-prozesu bat
bermatzeko.
Bigarren kapitulua.- Autogobernuaren bermeak
14. artikulua.- Tolosarekiko harreman politikorako printzipioak
Estatutu honetan Bedaio eta Tolosako Udalaren arteko
harremanetarako jasotako araubidea instituzioen arteko elkarrekiko leialtasun printzipioan,
lankidetza-printzipioan eta aginteen arteko oreka-printzipioan oinarritzen
den berme juridikoen araubide bat ezartzeari lotzen zaio.
Harremanen araubide honen itun politiko izaeraren eraginez, estatutu honetan
ezarritako lankidetzako eta gatazkei aurrea hartzeko tresna guztiak agortu beharko ditu
Estatuak. Ondorioz, ez da Tolosako Udalak aldebakarretik aplikatzekoa izango Konstituzioko
155. artikuluan aurreikusitakoa, eta ezin izango da, era berean, aldebakarretik agindu
Bedaiorentzat nahitaez bete beharreko hertsatzeko neurririk ere.
15. artikulua.- Bedaio-Tolosa Bitariko Batzordea
1. Orokorrean, Tolosak eta Bedaiok aldez aurreko kontsultabidea
erabiltzea bermatuko dute, baita lankidetza-gutunak ere, instituzioek elkarri bata
bestearen jarduerak harmonizatzeko eta gerta litezkeen gatazka-egoerei aurrea hartzeko
beharrezko informazioa eta lankidetza eskatzeko askatasunez zuzendu diezazkieketen
errekerimenduak dira-eta.
2. Bedaio-Tolosa Bitariko Batzordea sortzen da, Tolosako Udalak eta
Bedaioko herritarrek izendatutako ordezkari-kopuru berdinaz osatuta. Orokorrean
gobernuen arteko lankidetzarako instituzio-harremanez jardungo du, eta prozedura
berezi hauen aplikazioa harmonizatu beharko du:
a) Oinarrizko eskubide eta betebeharren garapenari eragiten dioten legeproiektuak
ezagutu eta horien gaineko txostenak egitea.
b) Gorte Nagusietan edo Eusko Legebiltzarrean araugintzako lankidetzarako
errekerimenduak kudeatzea, legeak, arau-xedapenak edo lege-indarreko egintzak
izapidetzean Tolosaren eta Bedaioren arteko harremanen eta eskumenbanaketaren
araubidea urra daitekeela nabaritzen bada.
3. Bitariko Batzorde horri dagozkio, halaber, kanpo-harremanen arloko
jardueren koordinazioa eta jarraipena.
4. Bedaio-Tolosa Bitariko Batzordeak, bere eginkizunak betetzerakoan,
estatutu honetan aurreikusitako politika eta gai zehatzetarako beste koordinazioerakunde
berezi batzuen aurka jarri gabe jardungo du.
…
Textu osoa hemen.
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://balerditik.blogsome.com/2007/12/28/elkartasun-askeko-estatutoa-onartua/trackback/
RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. ![]()
(14)
(130)
(32)
(1)
(4)
(30)
(4)
(41)
(7)
(5)
(3)
(23)
(5)
(2)
zabaldu.com(e)k zera dio:
Tolosa eta Bedaiok, elkartasun askeko estatusa siñatu dute.
Atzo 2007ko Abenduaren 27an, Tolosako Udaletxean urteko azken Plenoa burutu zen. Bertan, 7. puntua, Bedaio eta Tolosa arteko Elkartasun Askeko Estatutoa, aho batez onartu zen, boto bakarra izan zuen kontra.
J&B(Jokin Bildarraitz)(e)k zera dio:
Orain denok Nafar Errepublikan sartu behar dugu…ea autobiaren konexioa Tolosara ekartzen duten bidea errazagoa izan dadin.Aupa Jonan!
ibusg(e)k zera dio:
2008 Kosovo, Euskal Herria eta Bedaioren urtea izango dekelakoan natxok.