ZER DA B3C?

bedaio3000creative

B3C, Bedaio, internet eta diseinua uztartuz sorturiko proiektua da. Bloga, giza sarea, wikia, Kontu kontari, Bedaioko egutegia, txintxarrisferako kamixetak, irudi korporatiboak, etab-ek osatzen dute B3C.

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://balerditik.blogsome.com/2007/12/01/euskarak-batzen-gaitu/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “Euskarak batzen gaitu?”

  1. Gravatar Image

    katutzarra(e)k zera dio:

    Hikin ados neok, gauza gehienetan, baino puntualizazio ttiki bat: gogon izan Euskera bat dala, Alegrin, Donaixtin, Lesakan, Atharratzen da Abadiñon. Geok haste balin bagea gure arten bereizten, akabo!
    Ta batuan uniformidaden kontu horrekin… letu Euskararen Sendabelarrak (Koldo Zuazo)
    Uniformidadea komunikabidek sortu die, ez batuk. Batue arau pare baten kontue besteik eztek.

  2. Gravatar Image

    Administrator(e)k zera dio:

    Agian ez nauk ondo espresatu, ni zientzitakoa nauk.
    Euskal Herriak sujetu plural bat bezela hartuta, Euskal Herria unitate bezela ez tit beñe ulertu, ez gattuk berdiñek Alegin, Donostin, Oionen, Trebiñun, Bortziritan edo Angelun. Ez ta berdiña ere hitz egiten dugun hizkuntza. Euskal Herrietan hizkuntz desberdinak hitz egiten dira, jatorri berekoak, baño desberdiñek.

    Ta ez tit bereizketak in nahi izan, alderantziz batzea baizik. Euskerek (pluralen) batzen gaituzte.

  3. Gravatar Image

    katutzarra(e)k zera dio:

    Erabat ados Euskal HerriEn kontu hortan. Hirik jango gatxie herritarrok -aspaldi hontan hiritartuta banao’re!-.
    E neok bate ados, ordea, Euskeren kontu hortan. Euskera bat bakarra dala azpimarratu beharra zeukeau, bestela akabo. Euskalkik dialektok dituk, hizkuntza bakar hoi hitzeiteakon dauden modu diferentek, arrazoi ezberdinengatik sortuk. Euskalkin inportantzie azpimarratu nahi deula, erabat ados. Hoixe izan dek oaintsu arte Euskeraz hitz eiteko modu bakarra. Hortxe zeok Euskeran muine.
    Ikearri kuriosoa dek euskalki bakoitzen berezitasune, ta hitz eiteko modungatik nabaitzea hiztune nungoa dan’e earra dek.
    Baino diferentzi hoi azpimarratzea arriskutsue dek. Beidaiek Katalanai: Oain dala urte batzuk arte Valentzian Katalana hitz eite zala esate zien eta Paisös Catalans hituan danak. Gar eun junai Castelloa katalanak diela esanez…
    Dialektoa hizkuntza bihurtu ta herrie bereiztea lortu die. Bueno, txapa luzetxoa ai nak sartzen. Seitu nahi badek, seitukoiau mailez eo wikin?

  4. Gravatar Image

    administrator(e)k zera dio:

    Nere interpretazio pertsonalaren arabera, hik deritzoken Euskera bakar hoi, hil huen. Bitarten, oñordekotza earra geatu zayuk, euskalkik ez tituk dialektok, ama euskararen seme-alabak baizik. Latiñaren seme-alaba ugarien antzera (etzaiak konpaziok itea gustatzen).
    Euskera bakar hoi existitu huen, baño baita galdu. Etzekeau saiatu beharrik hizkuntz berri bat sortzen denentzako ulergarria izango dena. Hizkuntz harrek, bizia izan tzin,eta garai bateko tribuen antzera, bidea egin tzian, sakabanatu ta hau dek geatuzayuna. Krixton altxorra.Zaindu beharreko, krixton altxorra. Holako lurralde txiki batean ea non billatzeken holako aberastasune.
    Valenciako kasua apartekoa dek, zergatik zeok alkatesa atso zikiñ oi bestela?
    Agian guk e, ez Valencianoen modura, EAE tik beeizi eta Nafarroako Komunitate Foralean sartu beharko giñike. Behingoz Nafarroako Errepublika osatzeko.

  5. Gravatar Image

    neoni(e)k zera dio:

    “Konparaziok etzaiakela iten” esatea, bazekit modan tzeokela, gero denok horta jotzen baiu´de, ni printzipioz, ez nauk konparazion kontrakoa, konparazio hoidi ematen zaieken erabileraren kontrakoa akaso, baino ez konparazion kontrakoa. Baino latinekin eta bere eratorrikin indeken konparazioa, benetan lekuz kanpokoa dek. Eozein linguistak esango´ik hoi. Ze aiaiz konparatzen gaztelera, frantsesa, italiera… baztango euskalkikin, goierrikokin… faborez… serioagok izan gaitezen. Eta hitzeite´iun hizkuntze berdine dek, ñabardurakin, baino berdine. Seriedade piskoat.
    Eta eukal herrie unitate bat dek, unitate plurala. oso erreza ulertzeko. Bedaioko jendea guztie ez tek berdine eta hik bere unitatea aldarrikatzen ai´haiz.

  6. Gravatar Image

    Administrator(e)k zera dio:

    Nik iñungo momentutan ez tit italiera baztango euskerarekin konparatu. Esan ditena dek, hizkuntz bakoitzak bere eratorriak dituela, eta eratorri hoiek zaindu beharreko altxorrak direla. Berdin tziak hizkuntz, dialekto, azpidialekto edo zer dien. Baño ez tizkiu galtzen utzi behar.
    Nik ez tit nahi euskera uniformatu bat. eta hire idazteko erangatik, hik ere ez tekela nahi pentsatze´yat.
    Ta noski Euskal herriak pluralak diela, Bedaio bezela.

  7. Gravatar Image

    ibusg(e)k zera dio:

    Kaixo denoi, aspaldi honetan ixilik egon naizen arren, famili osasun arazoak direla medio (marrubizko muxuak zuretzako Uxue mattea) , eta zuen iruzkinak/erantzunak kontuan izanik honakoa esan nahi dut:

    -pozten naizela txintxarrisferan eztabaida filosofiko eta batik bat politikoak sustatzea.
    -filosofikoak eta batik bat politikoak diren heinean nik ere zerbait esan nahi dudala, nire pentsamentuaren bitartez (beti ere hau kritikotzat ulertuta).
    -euskalkien gaietan endogamiaren apologia ez dudala gustokoa; horretarako badaudela Borboiak.
    -Miguel Sanz Nafarroako presidenteak dioneren kontra euskara hizkuntza bakarra dela. http://eu.wikipedia.org/wiki/Euskara http://es.wikipedia.org/wiki/Euskera http://en.wikipedia.org/wiki/Basque_language
    -euskara batua ezinbestekoa dela, izan dela eta izango dela gure hizkuntza gutxituaren etorkizuna bermatzeko.
    -euskalkiak ezinbestekoak direla, izan direla eta izango direla euskararen garapenerako. http://eu.wikipedia.org/wiki/Euskara#Euskalkiak
    -Euskal herria herri bat dela dela eta bere etorkizunak, estaturik gabeko nazio gisa, ez duela zer ikusirik espainia, frantzia edota erresuma batuko antzeko inperioetako status quoarekin eta leloekin. http://eu.wikipedia.org/wiki/Euskal_Herria http://en.wikipedia.org/wiki/Basque_Country_%28historical_territory%29 http://es.wikipedia.org/wiki/Euskal_Herria
    -Euskal herriarren etorkizuna ez dudala inolaz ere beste estatu baten menpeko gisa ulertzen.

    Osasuna neokideok

  8. Gravatar Image

    neoni(e)k zera dio:

    Ikus dezagun hik erabilitako esaldia, “euskalkik ez tituk dialektok, ama euskararen seme-alabak baizik. Latiñaren seme-alaba ugarien antzera”. Nik, latinaren seme-alabak gaztelera, Errumaniera, Italiera… direla ikasi nian eta Euskalkiak ama berdinaren seme-alabak badituk, Bizkaiera edo Gipuzkera, eta berriro zioat, Italierarekin konparatzen didak? Barkatu baina esaldi horri irteerarik ez zioak aurkitzen.
    Beste gauza bat Ama Euskararen kontzeptuarena duk, oso polita, oso bukolikoa…baina ez zioat rigore handirik aurkitzen.
    Euskaran badek lekurik bai Euskara batuarentzat eta bai euskalkientzat. Ez ziak bata bestearen aurka borrokan. Nik behintzat oso garbi bereizten diat bakoitzaren lekua zein den. Hik ere euskara bera ez duk erabili posta idazteko eta erantzunak luzatzeko. Nik oraintxe sinatuko niake Euskal herrian urteak daraman eta euskara ikasteko gogorik izan ez duen jende hori, euskara batuan entzun ahal izatea.

  9. Gravatar Image

    musikalegi(e)k zera dio:

    Gai honen ingurun, atzoko Garak, ohitura diken legez, oso artikulu interesgarrie argitaratu zin.

  10. Gravatar Image

    J.A. Artze(e)k zera dio:

    “Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakienak hitz egiten ez duelako, dakienak hitz egiten ez duelako baizik”

  11. Gravatar Image

    Administrator(e)k zera dio:

    Sasiri su eman, da ia erre natxik. (”Abogado del diablo”rena egin nahi izan diat, (igual ez tuk serioa baño…)).
    Beno, behintzat lortu diat bazterrak nahastea pixka bat. Eztabaida filosofiko eta politikoa sortuz.
    Pozte nauk denok hizkuntz berdiñe erabiltzeaz.
    1.- Nik euskeraz iteit, iparralden e bai (gutxi batzuk zoritxarrez) ta Oionen e bai, ados.
    2.- Euskalkik zainduz euskera zaintzen degu.
    3.- Europan gure hizkuntza ez da zapaldua dagoen bakarra.

    Partaide berrik e izan ditteu, txintxarrisferan beti berdiñek ibiltzen gaittuk arraunean.
    Eta Euzkitzek telebista kanpaña baten esaten zuen bezela… Euskararik onena bakoitzak berea.
    Izan huntsa, eongo gatxik.

  12. Gravatar Image

    Administrator(e)k zera dio:

    “El euskara, la madre del castellano”, Ribero Meneses-en liburue irakurtzen badu norbaitek, komentatu zemuz daon bale?

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Idatzi zure e-posta helbidea:

FeedBurner-en zerbitzua

  • TXINTXARRISFERA