Bedaio, Udalik gabeko herrie. Bloga, webgunea, giza sarea, Kontu kontari-Ahotsak.com, wikia, egutegia, mapa librea, txintxarrisfera...
Aurten ere “Bedaioko egutegie” esku artean izateko aukera izango dugu. Argazki zaharrez osatutako egutegia izango da aurtengoa ere. Zeinetakoak diren, nor diren, …, urteak ez dira alferrik pasatzen (batzuentzat bai!). Gosea pixka bat asetzeko hemen doa argazki sorta bat. Ea zer iruditzen zaizkizuen. On egin!
zabaldu |
del.icio.us |
View Larger Map
Hona hemen ahtgelditu-k prestaturiko mapa, bertan, AHT-k zeharkatuko lituzkeen udalerriak nahiz “Euskal Y”ren eraikuntza lanek eragingo lituzketen hondakindegiak kokatu dituzte, baita haiei buruzko informazio zehatzak, hala nola, udalerri bakoitzean AHT-ren ibilbideak izango lituzkeen ezaugarri nagusiak, eragingo lituzkeen kalte nagusiak, etab. Urdiñez tunelak, horiz biadukto edo zubiak eta gorriz lur azal gaineko zatiak dira.
Egie esan behar ba dut, hitzik gabe geratu naiz hau ikusterakoan, a zer nolako… potrok!
Bedaioko kasuan mapan ikus daiteken bezela Ugarten lur azpin sartu eta Esolas Aroztegin paren ateratzen da lur azalera, Saberri baserriaren gainetik biadukto baten bidez errepidea eta gero erreka pasatu ta berriz lur azpin sartzeko, azkenik eskoletxe paren biaduktoa eta berriz lur azpira kasi Beteluraino, ta hori dena zertarako?
Beste aukera bat mapa ikusteko Google Earth programa deskargatu eta fitxero hau zabaltzea izango litzateke, bertan 3D moduan ikustea dago.
Proxima estación Esperanza.
zabaldu |
del.icio.us | Iuef, atzo probetan ari nintzela nahi bare, txintxarrisferako biltzarrari buruzko posta borratu nuen. Txintxarrisferari buruz hitzegin dezakegu, lotsa bare (gabe), harrotasunez, ideia, proiektuak,… ba daude. Han izan ginenok gustora irten giñen. Sekulako afaria egin genuen, monotematikoa. Gaia ardia izan zen, era ezberdinetan jan genuen eta!, zopak, mondejue, gisaue, txuletak, mamie, de lujo. Gomendatzeko taberna bat da Ugarteko hau, ez du Michelin izarrik, baino ezta beharrik ere, oso ondo jaten da. Eskerrikasko.
Ajea kentzeko modu asko izan genituen, spidifen, musika, etb, baina merezi izan zuen.
Eskarrikasko baita ere Jolaus, Teketen, Gaztelumendi, Luistxo, Xa2er etab-i beraien animoengatik.
Txintxarrisferak badu etorkizune ikusi bestela Eñaut (7 urte) eta Amaiur-en (5 urte) blogak.
BubbleShare: Share photos -
zabaldu |
del.icio.us | Konkistatzaileak konkistaturik…
Orain dela hilabete batzuk, MCC-k Txinan eraikitako baserri bati buruz post bat zintzilikatu nuen. Deslokalizazioari buruz beste bat, etab. Sustatun ere izan zuen tartetxoa Txinako baserriari buruzko postak. Gauze da, gu euskaldunok konkistatzaile moduan.
Txina konkistatzera jun giñela, je, je, je. ta orain buelta, jo, jo, jo.
Txinatar holding (horrela esaten zaio?) batek Errealaren %35 erosi nahi du. Benetan, irratian albiste hau aditzen dudan bakoitzean lehertu egiten naiz. To deslokalizazioa. Mundu globalizatue.
Jada ez naunk ezer harritzen!
Gola eleala!
zabaldu |
del.icio.us |
Arazo teknikoak gaindituta hemen naiz berriro, (lasai blogosfera, bizirik nago), ordenagailua txukundu eta lanera!
Gauz asko ditut esateko bainan aurrena, bihar 1. Txintxarrisfera topaketa ospatuko dugula esan nahi dut, Alegialdeko blogarien lehenengo biltzarra, Ugarten ospatuko degu, nola ez mahai inguruan, afalduz kontuak esan, esperientziak trukatu etab.
Ze gogoa mondujuk jateko dios!
mondeju zopak, ardikie, gazta, … lijero, lijero.
biba kolesterola!
zabaldu |
del.icio.us |
(16)
(164)
(43)
(1)
(5)
(32)
(4)
(42)
(7)
(11)
(4)
(10)
(27)
(6)
(8)