B3C, Bedaio, internet eta diseinua uztartuz sorturiko proiektua da. Bloga, giza sarea, wikia, Kontu kontari, Bedaioko egutegia, txintxarrisferako kamixetak, irudi korporatiboak, etab-ek osatzen dute B3C.
Bedayo´ko berriketetzaz
Azkarate´ko jaietara joan den Igandean ginjoalzela sagardotegiko aurretik pasatzerakon, ango musika soñua entzunda eta ainbeste señorito guardia zibillen artean erderaz itzegiten ikusita arrituta gelditu nintzen.
¿Zer ote zan? Tolosan bizi diran tradizionalista batzuek ballara ontan bilera zutela esan zidaten. Ta alaxen izan.
Antxen azaldu zan beintzat Tolosa´ko alkate Axurtxa, pabo erreala zirudiela, esponja baña arrogo egin da politikero saltsero ta baztar naspilatzalen artean ta Bedayotar guztioi ziarkako begirtau zorrotzak egiñaz guztiok poltxikuan sartu biar giñuzen bezela, ango jaun da jabe zela adieraziz.
¿Baña zer uste duzute, zuen politika zital ta petralakin, zuen gezur ta gorrotoakin gaurko Bedayotarrok engañatuko gaituzuela edo zer?
Zuek bakarri eta kontrariok gabe, zuena beste periodikuak besterik etzan garai ayetan bezela bizi zaretela zinistuta bazaudete, oker zaute. Orduan bezela guztioi goitik beera barkazioko begiratu batekin begiratuaz eta zuen baimenik gabe ezer egiterik ez bagenduke bezela artutzen gaituzue.
Bañan gaur ez lengo konturik Axurtxa.
Denbora ayek joan ziren eta zuk eta zure lagun politikoak ez dezute nai dezutana gurekin egingo.
Bedayotarrak Jaunari eskerrak ez gaude zuek uste bezain kaiku ta gizajoak.
Zuen gezur ta saltsakin aspertuak dauzkazue zarrak, eta gazteak garenok eskuartean zer darabilkigun dakigunak gera, eta zuen txatxu eta ergelai batere kasorik egin gabe aurrera segituko degu.
Juan den gerrate karlistan gure aita ta aitonak errege extranjero baten atzetik nastu ta zoratuta, mendietara anai anai arteko odol ixurtzera emanari zituzuten.
Gaur ez dezute guretako bakar bat ere ortaratuko.
Egin ezazue prueba bat. Yo arazi zazue kornetiña ta ia zenbat baserritarrek segitzen dizuen atzetik.
Laster geldituko ziñateko zu eta zu bezela oojalatero sarjentutik gorako batzuekin bakarrik, eta zeok ere urrengo egunetik, katarrua, estula edo tripako miña dezutela ta, laixter ziñateke ostera etxe zulo aldera dagoana dagoenean; or konpon esanda, guztia utzita.
Zuen oraingo erronkak eta desapiyuak ortantxe geldituko lirake.
Ez bada uste guk Bedayotarrak orren atzeratuak bizi garenik. Atzeneko urte oyetan itzaldi ta mitin asko entzun ditugu, ta berandugi gogoratu zarete tradizionalistak guretzaz.
Guretako asko Eusko Nekazaritan eta baita kalean lena egiten dugun baserritarrok Eusko langiletan sartuak gaude, eta zu bezelako lege gizonak izan ez arren, zuk bezin ongi dakizkigu zeren egin bear ta gañerako bete bearrak ere.
Eta zuek nagusia autan artuta, gure nagusia onegia delako, arren izenean gu Bedayotarrok menderatu nayean zabiltzaten politikero ziztrin bazter nastutzaleak, jakin bear dezute, nekazari ta maixtar garenak jakiñan gañen gaudela Aita Santuk katoliko nagusiei, maixtarren arteko gora beretzaz esanda dauzkan aginduetzat.
Ta gere nagusia, Tolosan bizi arren, gure berri badaki, ta katoliko ta euskaldun ona dan aldetik uste osoan gaude, maixteçar eta etxe jabetze gai oyetan Aita Santu ta Elizako gizon jakintsuak diotenea betetzeko ez digula, zuk naiko zenduken añako eragozpen eta gaiarmenik jarriko.
Guri ez digute nazionalistak beñere esan, indarrez, itxura gabe ta nagusiaren borondatearen kontra gure jayotetxeen jabe egiteko.
Ori zuen gezur aundi ta biribil bat besterik ez da.
Guri esan digutena auxe besterik ez da Axurtxa, ta zu ondo entzun:
Aita Santuak dien bezela langileak eta maixtarrak ondo bizitzeko añako jornal saria biar dubela bera ta bere familiyentzako, eta maixtarrak berak bizi diran etxe baserriyak jabe izateko al diran errextasunak nagusiaren aldetik jartzeko, guztiok poliki poliki geren etexe bizitzaren jabe egin gaitezen, zeorrek zeretzako naiko zenduken bezelaxe.
Ortarako 16 edo 20 bat urte barru, etxe errentarekin batian beste zerbait erantzita urtero nagusiari ordainduz, baña ez gogorrian, indarrez ta desapiyoka, baizik katoliko onak eta benetakoak bezela lagun urkoari lagunduaz.
Au da, eta ez besterik nazionalistek beeren itzaldi ta mitiñetan argi ta garbi denen aurrean esan digutena, eta guk jakiterik nai ez dezutena.
Eta ortarako ez digute nazionalista oyek beren diruak, ezta ere besterenak eskañi, baizik gure begien aurrean jarri dizkigute ori irixteko egin litezkeen gauzak. Kaja de Ahorros´en bitartez Bedayotarroi lagunduaz. Kaja oyetako diruak geyenak nekazariak jarriak direlako eta gipuzkoarren onerako zabaldu biar direlako.
Eta guri begiak iriktzen gorrotorik gabe, maitasunez beterik ibili zainteken gizon preztu ta legal orrengatik, zuk zertarako orren gaizki itzegin dezu?
Zu añako gizonak ez ote– dira bada oyek? Ta zu zein zara Labayen´engatik aditu zeran bezela aritzeko berriketan?
Zuri eta zure abtzeko lagunei, nork eman dizue eskubidea, lagun aurkoaren katolikotasuna neurtzeko eta zuenetakoa ez da guztiei maiak jartzeko?
¡Ipokrita alenak!
Urrengo egunen batean (J.L.) jarraitu diyogu gai oneri.
Eusko langile bat.
*PDF-a jeixteko klikatu irudi gainean (Armiarmaren hemerotekatik aterata)
El Día — 1934-07-13
— Izenburua: Bedayo’ko berriketatzaz
Egilea: Eusko langile bat
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://balerditik.blogsome.com/2007/10/19/p103/trackback/
RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. ![]()
(14)
(130)
(32)
(1)
(4)
(30)
(4)
(41)
(7)
(5)
(3)
(23)
(5)
(2)
felix irazustabarrena(e)k zera dio:
Mila ta hiru zorion hi! ez deula idazten ta ni animatu nauk.
1934ko iritiz artikulo hoi irakurri eta kuriosidade piztu ziak ea zein ote zen Tolosako alkate izan zen Axurxa hoi. Uste diat hau dala, igual izango duzue berarenberri zehatzagoa baino Auñamendi entziklopedian (erderaz noski) hau azaltzen dek
AZURZA, Fidel
Político guipuzcoano. Alcalde de Tolosa durante la II República; durante la guerra de 1936-1939 fue presidente de la Junta Carlista de Guerra constituida el 10 de agosto de 1936. Ostentó un buen número de cargos en el Franquismo. Fue de nuevo alcalde de Tolosa tras la entrada de las tropas de Franco, cargo que dejará para ser nombrado -en septiembre de 1937- Jefe Provincial de F.E.T. y de las J.O.N.S., puesto en el que permanecerá hasta agosto de 1938 en que es sustituido por Juan José Pradera, director de “La Voz de España”.
Archivo AUÑAMENDI
Pajaro earra axurxa.
txarli(e)k zera dio:
Aupa Felix, eskerrik asko zoriontzeagatik, eta zorionak parte hartzeagatik.
Ni ere begira aditu nauk Axurxari buruz. Datu kontra jarriak zerek. Alkate 1936tik 1939ra. 1937ko irailetik 1938ko abuztu bitartean utzi…karlista, fet-jons pajaro earra seuro.
Euskonews & median Labayen 1932. urtean alkate izendatu zutela ziok. Artikulu hau 1934koa dek…
Bestalde Jesus Insausti “Uzturre”, Ondarretako espetxean bi hilabete egon huen 1935ean “El dia”-n Azurzari buruzko artikulu bat idazteagatik…
Jarraituko diat gaia aztertzen.
txarli(e)k zera dio:
Uzturreren artikulua nonbait Loiolako kuartelean izandako liskar batengatik izan ote zen. Militarrak erderaz hitz egin eta berak ez zuela ulertzen-eta, sorturiko liskarrari buruz idatzi zuen El Dia-n.
Artikulu bat idatzi, ondoren epaitu eta kartzelara.
(Ez dakit zergatik baino horrelako kasuak aditu ditut beste nonbatten,…)