Bedaio, Udalik gabeko herrie. Bloga, webgunea, giza sarea, Kontu kontari-Ahotsak.com, wikia, egutegia, mapa librea, txintxarrisfera...
Hemen duzue Joan Antonio Sarasolari, Argia astekarian eginiko elkarrizketa, 1967ko martxoaren 12an egnikoa. Baita audioa ere.

Jon Andoni Sarasola txistulariari elkarrizketa Bedayo’tik.
Jon Andoni Sarasola, Larogei Urteko Txistularia. Bere Txistuak 32 urte ditu, Ta Danbolinak 47 Egiñak. “Bere Txistu Ta Tanboliñagatik Millaka Pezeta Eskeiñi Dizkidate”
Gipuzkoa probintzian ainbat erri txiki badira ta oietako bat degu noski Bedayo. Bedayo, Txindoki ta Balerdi mendien artean dagon erritxoa da. Bedayo erria, ez dago lurrez oso alkartua, oso sakabanatua baizik.
Baserri bat emen, bestea zelai artan, urrengoa gaintxo artan, boste batzuk elizaren inguruan bildurik; danetara 48 bizilapun edo abitante izango ditu. Erri ortan txistulari bat ba da. Laister larogei urte beteko dituana. Ta bere baserrira iritxi naiz berarekin alkar izketa bat egiteko. Oraindik, gizona oso sasoiko dago. Iritxi nintzanean ere, arbitara joana zan. Baño berealaxe gureganatu zan. Ta asi gera alkar izketan.
Bere izena ta abizena, Sarasola’tar Jon Andoni da. Zumizketa baserrian ikusi zuan lenengoz argia pizten eta eguzkia Balerdi atzetik sortzen. Datorren urteko epaillaren 31′an beteko ditu larogei urte.
-Noiz asi ziñan txistua ikasten, Jon Andoni?
-Txikitan aoko soñua ikasi nuan. Beti izan det musikarako gogoa. Ogeitabost urtekin ikasi nuan, txistua jotzen.
-Nor izan zan zure maixua?
-Nere maixua! Bi jaitan joan nintzan Arribe’ko txistulariarengana. Ta al nitun piezak danak, buruz artu nizkion ta gero batian eta bostian entzuten nituanak berealaxe ikasten nituan. Etxera etortzen nintzanean ere saiatzen nintzan, pieza alek gogoratzen; soroan lanean nebillela ere, beti pieza aiek gogoratzen aritzen nintzan.
-Arribe’ko txistulari arek, ze izen zuan?
-Alponso Zuanbeltz.
-Benbat errietan ibilli zera zure txistuarekin?
-Ez ditut danak gogoan baño, emendik Naparrura bitartean dauden erri danetan, ni nintzan txistulari.
-Zenbat pagatzen ziruten jai bakoitzeko?
-Lau peseta. Gero bazkaldu ondoren, etxetik-etxe ibiltzen nintzan, beste sei edo amar peseta biltzen nituan, ta pozik etxera.
-Ta zure gurasoak uzten al zizuten, aste egunean da nunbaitera joaten txistuarekin?
-Aldi batzutan, amabost egun ere segiduan egiten nituan, txistuarekin kanpuan. Ta etxeratzen nintzanean, aitak esaten zidan; baño noiz egin bear dituk etxeko lanak? Baño nik, kanpotik etortzen nintzanean, ardo pixkat ekartzen nien engañatzeko ta alaxe uzten zidaten.
-Zure txistu orrek, zenbat urte ditu ta zenbat pagatu zenduan?
-Nere txistuak orain, 32 urte ditu, ta 25 edo 26 duron erosi nuan Bergara’n.
-Ta tamboliña zenbatian erosi zendun?
-Basaburuako txistularr bateri erosi nion amar pesetan. Tanboliñ onek nerekin 47 urte daramazki.
-Zenbat pieza jakingo dituzu jotzen?
-Ez dakit ba nik, 50 pieza errex.
-Orain batzuk joko aldizkiguzu?
-Bai orixe ta gustora gañera.
Bere txistua ta tanboliña artu ta bere barrenera bildua gelditu zan ta an jardun zuan jota jo. Ta nola jo ere. Larogei urte ta oraindik birikak oso sasoiko ditu. Amaika pieza eder erakutsi zigun. Zinta magnetofonikan artzen genizkion. Ta azkenean berari jo genizkion ta ala zion: Janugoiko maitea, oraindik zer ikusi boar ote da mundu ontan. Au deabrukerin bat izango da ez? Erabat txokatuta galditu zan. Iñoiz ere ez zuan entzun berak nola jotzen zuan, ta ara larogei urtera iritxi ta nola entzun dituan.
-Jon Andoni, zenbat seme-alaba izan dituzu?
-Amairu bataiatuak. Gaur amar bizi dira.
-Zure senide tartean txistularirik bai al da?
-Ez, penaz esaten det ezetz. Nere semeei amaika aldiz adierazi diet baño ez da iñor sortu.
-Zure txistua ta tanboliña norako dira orduan?
-Nere txistua ta tanboliña au, beti ementxe geldituko dira baserrian. Millaka peseta eskeiñi dizkidate, baño ez nijoa iñori ematera. Nere oroigarritzat emen geldituko dire. Gero, bear ba da baten bat ere sortuko da ikasteko.
-Aizu, orain gazte izango baziña, berriz ere txistua jotzen ikasiko al zenduke?
-Bai orixe. Nik txistua jo ta besteak alaitzen zirala ikustean, neu ere poztu egiten nintzan. Izan ere gizonak egin boar duan gauza da auxe: besteak zoriontsu egin ta ori txistulariak beti egiten du.
-Ta Jon Andoni, zer esango zenieke gaurko txistulariei?
-Ba, aurrera, segitzeko gure oltura ta dantzetan eta edozein tokitan ta noiznai txistua jotzeko, ori da ta Euskalerriko musika jatorrena.
Emen bukatu genun alkar izketa. Bera oso pozik geldita da.
Ta esan digu berriz ere nai degunian joateko orrelako gauzekin bizkortu egiten dela ta. Guk, gure aldetik, urte asko opa dizkiogu gure artean. Agur egin ta berriz ere illuntze aldera etxeratu giñan. Juan Antonio Sarasola, txistulari zintzo ta jatorra. Txistua zabaltzen, txistua soñua za. baltzen alegiñak egiña, euskotarrak alaitzen saiatua, bere izena Euskalerri kondairan ta txistularien artean, inguruko erri ta errietarren artean gogoan geldituko da noski.
Eta ainbeste erri ta ainbeste garte ta zaarren artean, poza ta alaitasuna zabaldu duan txistulari onek ez du merezi sarin bat mundu ontan ere? Gizonen umanismoa saritzen da gur noski, ta euskaldunak ere saritu bear noski gure txistulari onen umanismoa ere. Egiz, gaur txistulari bakoitza euskalerriaren ongille bat da, ta larogei urtera iritxi dan gure Sarasola txistularia berriz zer esanik ere ez. Bedayotarrak, alkar arturik, anaitasun batean bildurik ez ate diote zerbait eskeiñiko? Edo bedagotarrekin batera, ez ote dira besteen batzuk alkertuko, «zerbait ori» eskeintzeko?
Hauxe da Koxo´ko Bitor-ek eginiko elkarrizketa.
Zumizketa baserrian jaiotako txistulari honek berreskuratzen lagundu zuen Bedaioko Ingurutxo sonatua, laster izango dugu sarean ikusgai.
zabaldu |
del.icio.us | Igande goizean bazebilen gazte kuadrilla bat ezin erretiraturik, aitzakie estropadak ikustea zen. Hitza bete zuten, eta hamaiketako ederra, mondejuk, txoixoa, haragi egosie ta sagardo pixka bat, egin eta gero estropadak ikusi ta lotara joan ziren. (Hori sasoia, hori).
Hurrengo zita arratsaldean zen, iaz apostua galdu zuten Joxemai ta Aitor aittu zien aizkoran, arte pixka bat badutela erakutsi zuten (ajea kentzeko modu earra…). Aizkolari profesionalak ere izan ziren herriko sasi-aizkolariez (ejem) aparte, Izetak ere erakustaldi ederra aman zuen harriekin.
Ta nola ez Bedaioko ingurutxoa (bideoa prestatutakoan beste post bat egingo det Bedaioko ingurutxoari buruz) eta Arratiako jota.
Bitartean ikusi argazkiak.
Album hau BubbleShare-rekin egin da
zabaldu |
del.icio.us | Larunbatean Malabar tailerraz jozatzeko aukera earra izan genun, nik ´e earki gozatu nun. Bilbotik etorri ziren artixtek izan genituen irakasle.
Txokolatea bizkotxokin eta ondoren Herri Afarie izan zen.
Afaldu ta gero Kupela Taldea egon zen ordu txikik arte.
Bakarren batzuk ere etxera joateko penaz edo goizean hor zebiltzan!!!
This album is powered by BubbleShare - Add to my blog
Ea argazkik gustatzen zaizkizuen.
zabaldu |
del.icio.us | Gaur iluntzen hasi die festak, hemen lehenengo argazki sorta.
Suziriarekin batera hasi dira festak, sukaldari trebeak ikusi dira patata tortillak egiten, nahiz ta bi parte-hartzailek ezin izan dute garaiz bukatu, ai, ai, ai…
Sagardo probaketaren ondotik izan da zahagiardoa, frontoia topeta zegoen.
Ikusi argazkiak.
This album is powered by BubbleShare - Add to my blog
zabaldu |
del.icio.us | Bedaioko festak heldu dira, hona hemen aurtengo egitaraua, etorri eta gozatu…
Soñua ta panderuuua…
Bedaioko pestak 2007.

Irailak 7 Ostirala
20:00etan: JAIEI HASIERA emateko SUZIRIA eta KANPAI HOTSAK.
20:05etan: PATATA TORTILA LEHIAKETA. Artubi Elkarteak patata, arraultzak eta olioa jarriko ditu. (Osagai extrak: piperra, tipula eta sua bakoitzak eramango ditu)
20:30etan: SAGARDO DASTAKETA sagardotegi desberdinen salda goxoak dastatzeko aukera.
21:00etan: ZAHAGI ARDOA. Batzordeak ardoa eta kafea jarriko ditu.
23:00etan: ERROMERIA IMULTZO ETA BELOKI trikitilariekin.
4:00etan: Goizalderarte indarrak hartzeko TXOKOLATEA eta BIZKOTXOAK.
Irailak 8 Larunbata
12:00etan: ESKUZKO PILOTA PARTIDUAK.
Lehenengo partidua ALEBINAK.
Ondoren 2007 ESKUZKO TXAPELKETAKO FINAL HANDIA.
16:30etan: UME JOLASAK Jokuak, malabarak, buruhandi eta txokolatada, Bedaio eta inguruko haurrentzat.
21:00etan: HERRI AFARI NAGUSIA Dultzainero taldeaz alaiturik.
Zozketa berezia egingo da.
24:00etan: Ordu Txikiak arte ERROMERIA KUPELA TALDEArekin.
4:30etan: Indarrak hartzeko BATXURI ZOPA.
Irailak 9 Igandea
13:00etan: BEDAIOKO XVIII.TXIRRINDULARI IGOERA (federatu gabekoentzat).
18:00etan: HERRI KIROL JAIALDIA Harrijasotzailea: Aimar Irigoien. Aizkolariak: Urki, Mendizabal, Aierbe, besteak beste.
Ondoren Bedaiotarrek BEDAIOKO INGURUTXOA eta ARRATIAKO JOTA dantzatuko dute.
21:00etan: AFARIA Artubi Elkartean Trikitilariez lagundurik.
24:00etan: JAIEI AMAIERA emateko SUZIRIA.
zabaldu |
del.icio.us |
(16)
(164)
(43)
(1)
(5)
(32)
(4)
(42)
(7)
(11)
(4)
(10)
(27)
(6)
(8)