B3C, Bedaio, internet eta diseinua uztartuz sorturiko proiektua da. Bloga, giza sarea, wikia, Kontu kontari, Bedaioko egutegia, txintxarrisferako kamixetak, irudi korporatiboak, etab-ek osatzen dute B3C.
Bedaio, udala, espaloi eta birziklatzeko ontzirik gabeko herria…
Murriztu, berrerabili eta birziklatu…
Hori zen Tolosaldeko Mankomunitateak 2002 urtean hasitako kanpainaren leloa.
Murriztu, murriztu dezaket, berrerabili berrerabili dezaket, baina oso zaila da Bedaion birziklatzea.
Birziklatzeko ontzi bakarra dago, Artubi Elkartearen parean aurkituko dugu beira birziklatzeko ontzia. Ez dago kartoia birziklatzeko ontzirik, hau da ontzi urdina, ezta ere brick, lata eta plastikozko potok birziklatzeko ontzirik, hau da ontzi horia, ezta pilak, olio etab. biltzeko ontzirik.
Lastima da, baino jendeak oraindik segitzen du Luizi beltza, Bizkate eta horrelako tokietan zaborra botatzen, agian sentsibilizazio eta komunikazio kanpaina bat eta erraztasun gehiagoekin lortuko genuke horrelako parajeetan jendeak zaborrak ez botatzea. Aralarko ateetan eta zaborra bilatu daiteke erreka zulo eta bazterretan. Gure lurra zaindu dezagun.



Ez dakit zeinen ardura izango da, baina zergak Tolosako Udalak kudeatzen dituenez, bitartekoak berak jarri edo bideratu beharko lituzke.
Ez ahaztu kontsumo arduratsua egitea, birziklatzea azken neurria izan dadila!
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://balerditik.blogsome.com/2007/08/20/murriztu-berrerabili-birziklatu/trackback/
RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. ![]()
Iruzkinik ez.
(14)
(129)
(32)
(1)
(4)
(30)
(4)
(41)
(7)
(5)
(3)
(22)
(5)
(2)