Bedaio, Udalik gabeko herrie. Bloga, webgunea, giza sarea, Kontu kontari-Ahotsak.com, wikia, egutegia, mapa librea, txintxarrisfera...
2007ko uztailaren 5ean, Tolosako Udaleko ordezkaritza bat izan zen Bedaion, bertako alkatea den Jokin Bildarratz tartean. Bertan izan zirenek, aukera izan zuten Tolosako Udalak, berak kudeatzen dituen herrietarako garatu duen Hiri Ordanazioko Plan Orokorra ezagutzeko. Izenak esaten duen bezala, eta beraiek argitu zuten bezala, plan bat da, eta oraindik ekarpenak egin daitezke, eta irailaren 30a arte alegazioak aurkeztu daitezke.
Bedaioko herriari dagokionez gauza handirik ez.
Plan hontan herri gunea mugatzen da, plaza eta frontoi ingurua izango lirateke herri gunea. Bertan 20-24 pisu egiteko aukera aurreikusten da. Frontoi azpikaldean 18 bat eta Eletxeko ikullue dagoen tokian beste 6 bat. Eremuaren urbanizazioa kontratistaren kontura noski, baldin eta pisu kopuru bat era “librean” saltzeko aukera badu. Espaloiak, aparkatzeko tokia etab. Dena kontratistak egin beharko luke. Udalak orain arte bezala ez luke xentimorik ere jarriko.
Nire uste apalean Plan honek ez du tokirik Bedaio bezelako herri batean, berandu ailegatu da.
Bedaion bizitzeko nahi ta ezkoa da etxe inguruan egunero behar dituzun hainbat produktu eskura izatea, baratza, ardi, oilo, landare etab. Izan ere ez litzateke oso atsegina izango letxuga baten bila Alegiaraino jeixtea, etxeak neurri batean autosufizientea izan behar du. Herri batek zerbitzuak behar ditu, ondoren beste guztia ailegatuko da, ez ahaztu eskolara Amezketara joaten garela, medikutara Alegiara eta zergak ordaintzera, hori bai Tolosara. Zergatik ez 3. adinekoentzako mediku zerbitzua astean behin herrian bertan, …
Bedaio, Udala eta espaloirik gabeko herria…
Album hau kudeatua BubbleShare-rekin - Gehitu nere blogera
zabaldu |
del.icio.us | 
Zattook, ez du denok ezagutzen dugun zatoarekin zerikusirik. Bai, bai kamixeta txuriak orban morez alaitzeko abilezia duen tresna hori, horrekin ez du zerikusirik.
Zattoo 2006ren erdialdean jarri zuten martxan. Baina ekainaren bukaeratik dago Euskal Herrietan martxan.
Erregistratu, programa jaitsi, instalatu eta martxan jartzea nahikoa da, dena debalde. Interneteko konexio txukun bat beharko dugu.
Telebista ikusteko aukera izango dugu, zuzenean (egia esan 2 segundutako atzerapenarekin).
Euskal katerik ez dago momentuz, baino aukera izango dugu kanpoko kateak ikusteko (TVE 1, La 2, Antena 3, Telecinco, Cuatro, La Sexta, Canal 24 Horas, TeleDeporte, TelePolonia, France 24 English eta Deutsche Welle). Zattoren eskeintza haundiagoa da baina momentuz hau eskeintzen dute.
Zein zato nahiago?
Nik garbi daukat, iep, berriro kamixeta zikindu det…
P.D. Tolosaldean oraindik ez dugu TDT-rik, eta oraindik aurrera La Sexta ikusteko aukera degu “Zato”ri esker, hurrengo mundialean Euskal Selekzioa ikusteko aukera bikaña ezta?
zabaldu |
del.icio.us |
(16)
(164)
(43)
(1)
(5)
(32)
(4)
(42)
(7)
(11)
(4)
(10)
(27)
(6)
(8)