B3C, Bedaio, internet eta diseinua uztartuz sorturiko proiektua da. Bloga, giza sarea, wikia, Kontu kontari, Bedaioko egutegia, txintxarrisferako kamixetak, irudi korporatiboak, etab-ek osatzen dute B3C.
KATUA ERRETA
Saberri baserrian, ume txikiari papilla emateko ohitura zuen etxekoandreak, baina zeregin honetan aritzen zen bakoitzean, katu bat hurbildu eta papillaren zati bat lapurtzen zion. Etxekoandrea aspertuta, egun batean katuari ura irakiten botatzea bururatu zitzaion.
Pentsatutako egin zuenean, katua mauka alde egin zuen. Hurrengo egunean Saberriko etxeko andreak baten bat erredurekin azalduko zela aipatu zuen, eta halaxe izan zen. Auzoko agure bat azaldu zen esku bat eta aurpegi zati bat erreta zituela.
Saberri ko etxekoandreak honela esan zion: “Zer ibili zara bart gauean?”
Informatzailea: Ramona Otamendi Jauregi. 56 urte. 1992ko maiatzaren 17an.
Gurbil Aundi baserria.
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://balerditik.blogsome.com/2007/06/04/katua-erreta-2/trackback/
RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. ![]()
Iruzkinik ez.
(14)
(130)
(32)
(1)
(4)
(30)
(4)
(41)
(7)
(5)
(3)
(23)
(5)
(2)