B3C, Bedaio, internet eta diseinua uztartuz sorturiko proiektua da. Bloga, giza sarea, wikia, Kontu kontari, Bedaioko egutegia, txintxarrisferako kamixetak, irudi korporatiboak, etab-ek osatzen dute B3C.
SORGINKERIAK MENDIAN

Lizartzan, laian aritu eta afaldu ostean, Jazku Goikoko bizilagun batek bueltako bideari ekin zion. Aiñi mendia inguruan, ezer arraro ez ikusi harren, soinu batzuk aditu zituen, zer edo zer puskatzen arituko balira bezala. Gizona beldurtu eta ileak puntan zituela babes bila joan zen, Etxeberriko bordan sartu zen pozaren pozez.
Bere baserrian lo egin eta Aiñira bueltatu zen zer gertatu ote zen ikustera, baina ez zuen ezer arrarorik aurkitu, dena beti bezala zegoen.
Hemen aipatutakoa informatzailearen aitonaren garaitan gertatu zen, aitona, Jose Maria Zabala Olazabal, 1943an il zen 87urte zituela.
Jose Maria Zabalarentzat, gau hartan gertatutakoa sorginkeriaren bat izan zen.
Informatzailea: Francisco Jauregi Agirrezabala, 70 urte. 1992ko urtarrilaren 26ean.
Bedaio Bitarte baserria.
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://balerditik.blogsome.com/2007/06/03/53/trackback/
RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. ![]()
(14)
(135)
(34)
(1)
(4)
(31)
(4)
(41)
(7)
(5)
(3)
(24)
(5)
(3)
Administrator(e)k zera dio:
Gaur hasten dudan Mitoak eta elezaharrak saila, Juan Garmendia Larrañagak, bere Mitos y leyendas de los vascos liburutik eskuratutako informazioaz osatzen joango naiz.