Bedaio, Udalik gabeko herrie. Bloga, webgunea, giza sarea, Kontu kontari-Ahotsak.com, wikia, egutegia, mapa librea, txintxarrisfera...
Bedaio gazta bat bezala zulatua dago, askotan aditu dugu azpian ura dagoela, askotan pentsatu dugu zer dugun oinen azpian, orain ikusteko aukera dugu.
zabaldu |
del.icio.us | 
Gaur (2007-06-14) Tolosaldeko Hitzan irakurritakoak bultza nau hau idaztea. Bedaiotar baten ahotik “Tolosako auzo” bati buruz hizketan aditzeak tripako-miñe jartzen bait dit.
Pentsatzen det semantika arazo bat besterik ez dela izango, baino ala ere jar dezagun gauza bakoitza bere tokian.
Horretarako, Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan agertzen diren definizioak aztertuko ditugu:
Herri
iz. 1. Ohitura, erakunde, hizkuntza eta beste zenbait gauza berdinak dituen gizartea edo jende-multzoa, gehienetan taldean eta lurralde jakin batean bizi dena.
Nazioarteko zuzenbidean garrantzi berezia hartu du herria kontzeptuak, herrien autodeterminazio-eskubidea onarturik eta aldarrikaturik dagoenetik, nahiz eta estatuen aldetik kontzeptu hori aplikatzean eta horren arabera eskubidea aitortzean adostasunik ez egon.
Auzo
iz. 1. Norbaiti buruz, inguruko etxeren batean bizi den laguna. 2. Herri batean, kaletik bereizirik dagoen etxe-multzoa.
Udal
iz. Herri-administrazioaren maila behereneko erakundea, herritarren izenean udalerri izeneko esparruaren administrazioa bere gain duena, eta alkate eta zinegotziez osatua dagoena.
Kolonia
iz. 2. Atzerriko estatu batek menperatu eta administratutako lurraldea, hark ekonomikoki ustiatzen duena.
Auzoak Tolosaren hiri barnean edota ondoan, hutsune bereizgarririk gabe daudenak izan litezke, hala nola Berazubi, Amarotz (bertakoek «errepublika» deitzen dioten arren), edota San Esteban. Baina Aldaba eta Urkizu herriak dira, eta Bedaio ere herria da, eta ez nolanahikoa.
Garbi dago Bedaio, kolonorik gabeko kolonia, udalik gabeko herria dela, ez ahaztu herria. Tolosako Udalaren menpe dauden beste herri asko bezala, Tolosa, Bedaio, Aldaba, Urkizu etab.
Dei diezaiogun gauza bakoitzari bere izenez.
zabaldu |
del.icio.us | Hona hemen 2006ean “Bedaioko egutegie”-n argitaratutako argazki sorta.
Album hau is powered by BubbleShare - Gehitu zeure blogera
zabaldu |
del.icio.us | Kriston martxa, kriston giroa, kriston antolakuntza, kriston hamaiketakoa, kriston herrie.
This album is powered by BubbleShare - Add to my blog
Hona hemen Ekainak 10, Bedaion eginiko 1. mendi martxan ateratako argazkiak, argazkiak Xa2er Eskisabel-enak dira, bertan izaterik izan ez genuenok argazki hautekin goza dezakegu.
162 lagun atera ziren lehengo mendi martxa honetan, zorionak parte hartzaile eta antolatzaileei.
Alegiatik ere zaldunak gerturatu ziren, eta Larrondoraino zaldiz egin zuten.
zabaldu |
del.icio.us | Kriston martxa dabil!
Fermin Muguruzak horrela zioen Sarri, sarri kantuan baina gure kasuan, kriston martxa dago.
Bai, eta ea eguraldiak laguntzen duen. Azkenean iritsi da eguna, igande honetan goizeko 7.30etan abiatuko da Bedaioko 1. Mendi martxa. Hona hemen ibilbidearen mapa.
zabaldu |
del.icio.us | KATUA ERRETA
Saberri baserrian, ume txikiari papilla emateko ohitura zuen etxekoandreak, baina zeregin honetan aritzen zen bakoitzean, katu bat hurbildu eta papillaren zati bat lapurtzen zion. Etxekoandrea aspertuta, egun batean katuari ura irakiten botatzea bururatu zitzaion.
Pentsatutako egin zuenean, katua mauka alde egin zuen. Hurrengo egunean Saberriko etxeko andreak baten bat erredurekin azalduko zela aipatu zuen, eta halaxe izan zen. Auzoko agure bat azaldu zen esku bat eta aurpegi zati bat erreta zituela.
Saberri ko etxekoandreak honela esan zion: “Zer ibili zara bart gauean?”
Informatzailea: Ramona Otamendi Jauregi. 56 urte. 1992ko maiatzaren 17an.
Gurbil Aundi baserria.
zabaldu |
del.icio.us | SORGINKERIAK MENDIAN

Lizartzan, laian aritu eta afaldu ostean, Jazku Goikoko bizilagun batek bueltako bideari ekin zion. Aiñi mendia inguruan, ezer arraro ez ikusi harren, soinu batzuk aditu zituen, zer edo zer puskatzen arituko balira bezala. Gizona beldurtu eta ileak puntan zituela babes bila joan zen, Etxeberriko bordan sartu zen pozaren pozez.
Bere baserrian lo egin eta Aiñira bueltatu zen zer gertatu ote zen ikustera, baina ez zuen ezer arrarorik aurkitu, dena beti bezala zegoen.
Hemen aipatutakoa informatzailearen aitonaren garaitan gertatu zen, aitona, Jose Maria Zabala Olazabal, 1943an il zen 87urte zituela.
Jose Maria Zabalarentzat, gau hartan gertatutakoa sorginkeriaren bat izan zen.
Informatzailea: Francisco Jauregi Agirrezabala, 70 urte. 1992ko urtarrilaren 26ean.
Bedaio Bitarte baserria.
zabaldu |
del.icio.us |
(16)
(164)
(43)
(1)
(5)
(32)
(4)
(42)
(7)
(11)
(4)
(10)
(27)
(6)
(8)