B3C, Bedaio, internet eta diseinua uztartuz sorturiko proiektua da. Bloga, giza sarea, wikia, Kontu kontari, Bedaioko egutegia, txintxarrisferako kamixetak, irudi korporatiboak, etab-ek osatzen dute B3C.
«Bedaion zer nahi dugun entzun du Udalak, baina oraindik bide luzea dago egiteko»
90. hamarkadatik Artubi kultur elkartea lanean ari da Bedaion. Elkarte hau bedaiotarrek eta Bedaiotik kanpo bizi diren bedaiotarrez osatutakoa da. Bere helburua ekintza kulturalak lotzea da, hau da, jendea elkartzeko aktibitate ezberdinak egitea. Jon Azpiroz (Bedaio, 1975) Artubi elkarteko kidea da.
Zer nolako balorazioa egiten duzu Tolosako Udalaren azken lau urteotako agintealdiaz?
Bedaion zerbait egin den unetik baikorra dela pentsatzen dut, baina ez bere osotasunean, aurrera goazela esan nahi duen heinean baizik. Hau da, gure hitzak eta nahiak kontutan hartuak izan direla, eta behintzat horretan lanean hasi direlako. Zentzu honetan, Udalak egin duen lana positiboa da. Bedaion zer nahi dugun entzun du Udalak, baina oraindik bide luzea dago egiteko. Orain guretzako garrantzitsua den hitzarmena sinatu dugu, eta hori baikorra da guretzat, baina kakotxen artean. Oraindik bide luzea dago egiteko eta 0tik 100erako bidean, oraindik 1ean edo 2an gaudela pentsatzen dut.
Oro har, zer eskatuko zenioke hurrengo Udalari?
Bedaion eta landa auzoetan inplikazio, ardura eta konpromiso gehiago eskatzen diot. Tolosako biztanleak izan arren, ez gara tolosarrak sentitzen, urte hauetan guztietan ez baitigute inolako jaramonik egin. Bedaiotarrak bedaiotarra dela esango du, ez dela tolosarra. Konpromisoa, inplikazioa… Hitz potolo horiek garrantzitsuak dira egiten badira, bestela hitz potolo hutsetan gelditzen dira. Honetaz gain, Bedaion zerbait egiten dutenean, bedaiotarrengan pentsatzea ere eskatzen diot Udalari, eta bertakoekin ideiak elkartrukatzea, guk haiekin elkartrukatzen ditugun edo elkartrukatzen saiatzen garen bezala. Gu aurpegiz joaten gara eta zentzu berean guk nahi duguna zera da, Tolosako Udala ere aurpegiz etortzea.
Zure esparrutik, zer nabarmendu nahiko zenioke Udalari?
Artubik bedaiotarren izaera lotzen duen heinean, jendearen artean gauzak egin ditugu, jendea auzo hil batean bizi dela sentitu ez dezan, eta zentzu horretan Bedaiok kultur mugimendu handia dauka. Uste dut Udala gure lanak duen garrantzia ikusten hasia dela. Zentzuzko proposamenekin joan gara eta horregatik pentsatzen dut Udalak sinatu nahi izan duela Bedaiok luzatutako proposamena. Hitzarmen hori Bedaioren etorkizuneko proposamen txiki bat da. Udalak zer egin dezakeen? Bedaio, esaterako, Aralarko sarrera da eta beti Larraitz eta San Martinera jotzen dugu, eta Bedaiok horrelako bultzada behar du Tolosako jendeak ere hemengo paisaia eta naturaren baliabideetaz goza dezan. Bedaio Tolosako birika berdea eta aisialdi gunea izan daitekeela pentsatzen dugu, baina aldi berean ez dugu turismoko gune bat sortu nahi, hau da, auzoaren aurka doan turismo mota bat erakarri nahi, orduan Bedaioko izaera puskatu egingo bailitzateke.
Textua. Naiara Garzia. Tolosaldeko Hitzan 2007-05-17
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://balerditik.blogsome.com/2007/05/17/jon-azpiroz-i-elkarrizketa/trackback/
RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. ![]()
Iruzkinik ez.
(14)
(130)
(32)
(1)
(4)
(30)
(4)
(41)
(7)
(5)
(3)
(23)
(5)
(2)