Bedaioko lehen Mendi Martxa izango da ekainaren 10ean. Goizeko 7:30etan irtengo gara bedaioko frontoitik. Izena emateko sartu Kontaktatu atalean eta honela bete:

"Zure izena" jartzen duen lekuan Izen-abizenak ere ipini eta " Idatzi mezua" jartzen duen lekuan Mendi Martxa idatzi, horrela badakigu nor zaren eta zertarako den mezua.

Hemen duzue mendi martxako araudia:

·    Mendizale federatuak eta ez federatuuek parte hartzea daukate.

·    Izen ematea ekainaren 10etan goizeko 7:15etan itxiko da

·    Mendi martxaren irteera goizeko 7:30etan izango da Bedaioko frontoitik
·    Irteera 20 pertsonaka egingo da 2 minutuko tartearekin

·    Ibilbideko kontrol guztietan ordua eta sinadura jaso behar dira

·    Kontrol txartela  5€ truk banatuko da  

·    Amaierako azken kontrola pasa ondoren zozketarako balea emango da.

·    Amaierako kontrola 17:00etan itxiko da

·    Zakarrak kontrol guneetan izango diren zakar ontzietan uzteko aukera dago

·    Ingurugiro naturalean zaude, animaliak ez uxatu eta landaretza errespetatu

·    landa lurrak eta jabetza pribatuak errespetoz  zeharkatu kalterik eragin gabe.

·    Antolakuntzak ez du inolako ardurarik izango gertatu daitekeen edozein istripuren aurrean.