B3C, Bedaio, internet eta diseinua uztartuz sorturiko proiektua da. Bloga, giza sarea, wikia, Kontu kontari, Bedaioko egutegia, txintxarrisferako kamixetak, irudi korporatiboak, etab-ek osatzen dute B3C.
Arlo guztietako ekintzak eta eskakizunak hartzen ditu hitzarmenak; jarraipena egiteko komisioa osatuko dute
Tolosako Udalaren eta Bedaioko Artubi Kultur Elkartearen artean hitzarmena sinatu dute «Bedaio garatzeko helburu batzuk lortze aldera». Atzoko Udalbatzaren osoko bilkuran aztertu beharreko gaien artean zegoen, hain zuzen, hitzarmena onartzearen puntua, eta alderdi guztiek, aho batez, eman zioten baiezkoa.Artubi Kultur Elkarteko kideek atzo batzar aretoan azaldu bezala, «hitzarmenak indar legalik izan ez arren eta bere ezarpena borondatearen baitan izanik ere, gaur egungo Bedaiorentzat arau subsidiarioen gauzatzea bezain garrantzitsua da, eta garapena hasteko eta gauzatzeko zutabe garrantzitsu bat izan daiteke, hitzarmenean arlo guztietako ekintzak eta eskakizunak azaltzen baitira». Hala, hitzarmeneko funtsetariko bat bizi izatea dela adierazi zuten, «aportazioak noiznahi eta edozein eratakoak egitea baliagarria behar duen hitzarmena, horrela sortuko baita bertakoei eta bertara begirako garapena». Halaber, oso garrantzitsutzat ikusten du Artubi elkarteak jarraipena egiteko komisio eta lantaldea osatzea, «Bedaioren ordezkari izateko Udalean eta bedaiotarren herri mailako kezkak udal plenora eramateko erabili ahal izateko». Bestalde, arau subsidiarioak «etorkizuneko herria eraikitzeko araututako lan tresnarik garrantzitsuena» dela diote, «Bedaiorako garapen endogeno eta iraunkor bat egiteko giltza». Hala, inbertsio fuerteak egin behar direla eta horretarako erakundeetara joatea eskatzen diote Udalari, «landa auzo bezala eskaintzen dituzten laguntzak eskuratzeko lan eginez».
«Hirugarren mailakoa»
Artubi elkartekoek, bestalde, 1544. urtetik Bedaio Tolosako zati dela juridikoki gogoratu zuten, eta egun 100 biztanle baino ez dituela. Legealdiz legealdi Tolosak «ardura txikia» izan duela adierazi zuten, eta horren ondorioz sortu zela elkartea, «hainbat ekimen eta barne mugimendu burutuz auzoa ez galtzeko eta kanpoaldera ezagutzera emateko».
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://balerditik.blogsome.com/2007/05/10/artubik-eta-udalak-hitzarmena-sinatu-dute-bedaio-garatzeko/trackback/
RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. ![]()
Iruzkinik ez.
(14)
(130)
(32)
(1)
(4)
(30)
(4)
(41)
(7)
(5)
(3)
(23)
(5)
(2)