Bedaio, Udalik gabeko herrie. Bloga, webgunea, giza sarea, Kontu kontari-Ahotsak.com, wikia, egutegia, mapa librea, txintxarrisfera...
Bedaiotarrok badugu lan berri bat: Bedaio tagzanian etiketatzea, oraindik ezer gutxi baitago etiketaturik. Zer etiketatu dezakegun? baserriak, eraikinak, mendi tontorrak, … ibilbideak ere markatu daitezke. Adibide bat ikusteko jo ezazue Donostiara eta ikusi bertan markatutako leku desberdinak eta toki horiek markatzeko erabili diren etiketak. Etiketatze lana egiteko tagzaniara sartu, erabiltzaile berri gisa erregistratu eta lekuak markatzen hastea besterik ez da. GoogleEarth eta GoogleMaps aplikazioek ere etiketatze sistema erabiltzen dute.
zabaldu |
del.icio.us | 
Uzta txarra izan zuten Bedaion urte batean, oso txarra. Harria izan zen Jasokunde Eguna pasa eta hurrengo ostegunean. Horregatik, bihar ospatuko dute Harri Jaia: urte hartan izandako miseria jaiaren bidez gogoratuko dute beste behin.
Kazkabarra izugarria izango zen, halakoak izaten ohi baitira gure eskualdeetan, baina ez uzta guztia izorratzeko modukoak. Baserri batzuetako teilatuak ere hautsi zituen. Horren ondorioz, bedaiotarren erreguak eta otoitzak garai hartatik aurrera areagotu egin ziren, berriro halakorik gerta ez zedin.
Harri Jaia, beraz, ospatzen dute geroztik. Aurten, meza entzungo dute 11:00etan, eta ondoren, hamaiketakoa egingo dute, baina duela urte batzuk egiten zutena ere berreskuratuko dute: izan ere, hamaiketakoa elizako plazan egingo dute, eta trikitilariak ere izango dira, erromeri txiki bat eginez.
Larrañaga eta Mañukorta bertsolariak bazkariaren garaian izango dira Artubi elkartean, 14:00ak aldera. Han ere, noski, trikitilariak izango dira, auzotarren bat iaz bezala dantzatzera animatzen bada, laguntzeko.
Gauerako ere afaria antolatu dute Artubin. Orduan ere musika izango da gaua ere girotzeko.
Jubilatuen eguna igandean
Igandean Jubilatuen eguna ere izango da. 11:00etan meza entzun ahal izango dute, eta ondoren, helduen arteko Toka Txapelketa izango da. Bazkaria izango da 14:00etan Artubi elkartean, eta, noski, Bedaioko jubilatu guztiak daude gonbidatuta, antolatzaileek esan bezala.
Textua: Nerea Urbizu. Tolosaldeko Hitza.
zabaldu |
del.icio.us |
Aspaldin hontan ez dugu beste konturik, hauteskundeak gora eta hauteskundeak behera, bainan inork ez du Bedaio bere programan sartu. Zer tarte du Bedaiok zuen programa elektoralean?
- Zer konpromezu hartzeko prest zaudete?
(Hirigintza, zerbitzuak, azpiegiturak…)
- Egindako galdereei ez die erantzun Tolosako alderdi politikoek. Beraz Bedaiorako planik ez dutela ulertzen degu.
Ta zer egingo dugu bidali diguten propaganda-zabor guzti horrekin, Bedaion izan ere, ez dugu kontainer urdinik papera birziklatzeko, hare gutxiago kontainer horia… Paper hoiek neguan su bajua pizteko erabili beharko dugu, Bedaion ez dago Agenda 21-ik.
Nere botoa hemen sartuko det!
zabaldu |
del.icio.us |
«Bedaion zer nahi dugun entzun du Udalak, baina oraindik bide luzea dago egiteko»
90. hamarkadatik Artubi kultur elkartea lanean ari da Bedaion. Elkarte hau bedaiotarrek eta Bedaiotik kanpo bizi diren bedaiotarrez osatutakoa da. Bere helburua ekintza kulturalak lotzea da, hau da, jendea elkartzeko aktibitate ezberdinak egitea. Jon Azpiroz (Bedaio, 1975) Artubi elkarteko kidea da.
Zer nolako balorazioa egiten duzu Tolosako Udalaren azken lau urteotako agintealdiaz?
Bedaion zerbait egin den unetik baikorra dela pentsatzen dut, baina ez bere osotasunean, aurrera goazela esan nahi duen heinean baizik. Hau da, gure hitzak eta nahiak kontutan hartuak izan direla, eta behintzat horretan lanean hasi direlako. Zentzu honetan, Udalak egin duen lana positiboa da. Bedaion zer nahi dugun entzun du Udalak, baina oraindik bide luzea dago egiteko. Orain guretzako garrantzitsua den hitzarmena sinatu dugu, eta hori baikorra da guretzat, baina kakotxen artean. Oraindik bide luzea dago egiteko eta 0tik 100erako bidean, oraindik 1ean edo 2an gaudela pentsatzen dut.
Oro har, zer eskatuko zenioke hurrengo Udalari?
Bedaion eta landa auzoetan inplikazio, ardura eta konpromiso gehiago eskatzen diot. Tolosako biztanleak izan arren, ez gara tolosarrak sentitzen, urte hauetan guztietan ez baitigute inolako jaramonik egin. Bedaiotarrak bedaiotarra dela esango du, ez dela tolosarra. Konpromisoa, inplikazioa… Hitz potolo horiek garrantzitsuak dira egiten badira, bestela hitz potolo hutsetan gelditzen dira. Honetaz gain, Bedaion zerbait egiten dutenean, bedaiotarrengan pentsatzea ere eskatzen diot Udalari, eta bertakoekin ideiak elkartrukatzea, guk haiekin elkartrukatzen ditugun edo elkartrukatzen saiatzen garen bezala. Gu aurpegiz joaten gara eta zentzu berean guk nahi duguna zera da, Tolosako Udala ere aurpegiz etortzea.
Zure esparrutik, zer nabarmendu nahiko zenioke Udalari?
Artubik bedaiotarren izaera lotzen duen heinean, jendearen artean gauzak egin ditugu, jendea auzo hil batean bizi dela sentitu ez dezan, eta zentzu horretan Bedaiok kultur mugimendu handia dauka. Uste dut Udala gure lanak duen garrantzia ikusten hasia dela. Zentzuzko proposamenekin joan gara eta horregatik pentsatzen dut Udalak sinatu nahi izan duela Bedaiok luzatutako proposamena. Hitzarmen hori Bedaioren etorkizuneko proposamen txiki bat da. Udalak zer egin dezakeen? Bedaio, esaterako, Aralarko sarrera da eta beti Larraitz eta San Martinera jotzen dugu, eta Bedaiok horrelako bultzada behar du Tolosako jendeak ere hemengo paisaia eta naturaren baliabideetaz goza dezan. Bedaio Tolosako birika berdea eta aisialdi gunea izan daitekeela pentsatzen dugu, baina aldi berean ez dugu turismoko gune bat sortu nahi, hau da, auzoaren aurka doan turismo mota bat erakarri nahi, orduan Bedaioko izaera puskatu egingo bailitzateke.
Textua. Naiara Garzia. Tolosaldeko Hitzan 2007-05-17
zabaldu |
del.icio.us | Bedaioko lehen Mendi Martxa izango da ekainaren 10ean. Goizeko 7:30etan irtengo gara bedaioko frontoitik. Izena emateko sartu Kontaktatu atalean eta honela bete:
"Zure izena" jartzen duen lekuan Izen-abizenak ere ipini eta " Idatzi mezua" jartzen duen lekuan Mendi Martxa idatzi, horrela badakigu nor zaren eta zertarako den mezua.
Hemen duzue mendi martxako araudia:
· Mendizale federatuak eta ez federatuuek parte hartzea daukate.
· Izen ematea ekainaren 10etan goizeko 7:15etan itxiko da
· Mendi martxaren irteera goizeko 7:30etan izango da Bedaioko frontoitik
· Irteera 20 pertsonaka egingo da 2 minutuko tartearekin
· Ibilbideko kontrol guztietan ordua eta sinadura jaso behar dira
· Kontrol txartela 5€ truk banatuko da
· Amaierako azken kontrola pasa ondoren zozketarako balea emango da.
· Amaierako kontrola 17:00etan itxiko da
· Zakarrak kontrol guneetan izango diren zakar ontzietan uzteko aukera dago
· Ingurugiro naturalean zaude, animaliak ez uxatu eta landaretza errespetatu
· landa lurrak eta jabetza pribatuak errespetoz zeharkatu kalterik eragin gabe.
· Antolakuntzak ez du inolako ardurarik izango gertatu daitekeen edozein istripuren aurrean.
zabaldu |
del.icio.us | Hemendik aurrera aukera izango dezute Bisita Liburu hontan zuen iritziak uzteko. Horriaren bukaeran izango dezu aukera zure iritzia emateko.
Animatu…
zabaldu |
del.icio.us | Lehengo egun batean Diario Vasco-n irakurritako artikulu batean Bedaiotarrak Tolosan 3. mailako herritarrak direla zekarren; nola da posible hori? 3. mailakoak tira, baina Tolosarrak?
-"Bai baakizu nahi ala ez azken fiñen hola da…".
-"Ño, ordun gure burue Españolatzat jo beharko deu ezta?… bai zea!".
Bedaiotarra eta nafarra.
Asteburu hontan Nafarroa osoaren batasuna ospatuko dute Ausa-Gaztelun, Tolosaldeko Nafartarrek antolatuta mendi martxa izango da Ausa-Gaztelura maiatzaren 20ean.
Tolosaldeko nafartarrak sustatuta "Euskal Herri osoak Europako Nafar Estatua berreskuratzeko duen zilegitasuna" aldarrikatuko dute Gipuzkoako Ausa-Gaztelun. Aldarrikapen hori egiteko mendi martxa antolatu dute maiatzaren 20an. Larraitzen bildu eta Txindoki aurrean dagoen eta hain ezaguna ez den 904 metroko mendixka igoko dute. Bertako gazteluaren aztarnak bisitatu, Nafarroako bandera ipini eta komunikatu bat irakurriko dute.
Egitaraua
- 10:00 Larraitzeko aparkalekuan.
- Ongi etorria (trikitilariak alaitua)
- 10:30 Ausa-Gaztelura abiatzea.
- 12:00 Tontorrean bildu.
- 12:00 - 12:30: Bandera zutitzea gazteluan.
- Txistu, aurreskua eta Nafarroako Gorteen ereserkia
- Komunikatua irakurtzea
- 13:30 - 14:00 Larraitzen bildu berriro eta Abaltzisketako Zalbide sagardotegira bazkaltzera abiatu.
- Trikitilari, txistulari, bertsolari, eta beste izango dira egunean zehar.
Ausa-Gazteluko gaina leku sinbolikoa da Nafar Estatuaren historian, Erresumaren eki eta mendebaldea lotzen zituen bidexken zaintza-gune hau 1200eko konkistaren ondoren ere nafar instituzio legitimoen esku izan baitzen. Gaztelarren inbasioa baino hamarkada bat lehenago, Nafar erresuma egungo Santanderko Kastroraino zabaltzen zen. Honela adierazten du Britainiar Museoan dagoen 1190eko dokumentuak: "Jakina da Hispania arteko lur guztia Ingalaterrako erregearena dela; Oiarsouna izeneko porturaino zeinak banatzen du Ingalaterrako eta Nafarroako erregeen muga" Iparraldea ingelesen esku zegoen, "Eta Nafarroako erregearen lurra Oiarsouna portuan hasi eta Kastro-raino iristen da, non Nafarroako eta Gaztelako lurrak banatzen diren" (Enrike II.a Plantageneten "Division of kingdons of Navarre and Spain, 1177.eko laudoa).
Hala eta guztiz ere, oroitzapen historikoak erreibindikatzea baino haratagoko helburua du mendi martxa honek. Hain zuzen ere, Europar Batasunean Euskal Herriari nazio moduan eta beronen adierazpide nagusia izan behar duen Nafar Estatuari zor zaion begirunea aldarrikatzea.
Tolosaldeko antolatzaileek nafarzale guztiak deitu dituzte ekitaldi honetan parte hartzera. Gainera, eskertuko dute Nafarroako banderak eramatea eta lagunarteko bazkarirako maiatzaren 17a baino lehenago deitzea. Tel: 607 111 202
zabaldu |
del.icio.us | Arlo guztietako ekintzak eta eskakizunak hartzen ditu hitzarmenak; jarraipena egiteko komisioa osatuko dute
Tolosako Udalaren eta Bedaioko Artubi Kultur Elkartearen artean hitzarmena sinatu dute «Bedaio garatzeko helburu batzuk lortze aldera». Atzoko Udalbatzaren osoko bilkuran aztertu beharreko gaien artean zegoen, hain zuzen, hitzarmena onartzearen puntua, eta alderdi guztiek, aho batez, eman zioten baiezkoa.Artubi Kultur Elkarteko kideek atzo batzar aretoan azaldu bezala, «hitzarmenak indar legalik izan ez arren eta bere ezarpena borondatearen baitan izanik ere, gaur egungo Bedaiorentzat arau subsidiarioen gauzatzea bezain garrantzitsua da, eta garapena hasteko eta gauzatzeko zutabe garrantzitsu bat izan daiteke, hitzarmenean arlo guztietako ekintzak eta eskakizunak azaltzen baitira». Hala, hitzarmeneko funtsetariko bat bizi izatea dela adierazi zuten, «aportazioak noiznahi eta edozein eratakoak egitea baliagarria behar duen hitzarmena, horrela sortuko baita bertakoei eta bertara begirako garapena». Halaber, oso garrantzitsutzat ikusten du Artubi elkarteak jarraipena egiteko komisio eta lantaldea osatzea, «Bedaioren ordezkari izateko Udalean eta bedaiotarren herri mailako kezkak udal plenora eramateko erabili ahal izateko». Bestalde, arau subsidiarioak «etorkizuneko herria eraikitzeko araututako lan tresnarik garrantzitsuena» dela diote, «Bedaiorako garapen endogeno eta iraunkor bat egiteko giltza». Hala, inbertsio fuerteak egin behar direla eta horretarako erakundeetara joatea eskatzen diote Udalari, «landa auzo bezala eskaintzen dituzten laguntzak eskuratzeko lan eginez».
«Hirugarren mailakoa»
Artubi elkartekoek, bestalde, 1544. urtetik Bedaio Tolosako zati dela juridikoki gogoratu zuten, eta egun 100 biztanle baino ez dituela. Legealdiz legealdi Tolosak «ardura txikia» izan duela adierazi zuten, eta horren ondorioz sortu zela elkartea, «hainbat ekimen eta barne mugimendu burutuz auzoa ez galtzeko eta kanpoaldera ezagutzera emateko».
zabaldu |
del.icio.us | Bedaiok badu beste txoko bat interneteko mundu zabalean. Izan ere Artubi Elkartearen bitartez web orri bat zintzilikatu dute.

www.bedaio.com domeinua erosi dute. Klikatu eta ikusi.
zabaldu |
del.icio.us |
(16)
(164)
(43)
(1)
(5)
(32)
(4)
(42)
(7)
(11)
(4)
(10)
(27)
(6)
(8)