Artubi Kultur Elkarteak antolatuta Apirilean, asteburu kulturala ospatuko da Bedaion.
Ostiralean, hilak 20.
20:00etan Bideo Emanaldia izango da. Haurrentzako eta helduentzako filme bana.
Larunbata, hilak 21.
16:00etan Ardi gaztaren ingurukoak. Gaztaren produkzioa eta kalitatezko gazta egiteko hartu beharreko neurriak azalduko dizkigute… (Illorretako Karlos-en eskutik, Illorrreta bertan). Ondoren nahi duenak Errota ikusteko aukera izango du.
Artubin talo jatea izango da.
Igandea, hilak 22.
Goizeko 10etan abiatuz Ibilaldia Bedaioko bailara ezagutuaz. PR-112 egingo da. 7.6 km ditu eta bi ordu eta erdian egin daiteke. Ondoren bazkaria Artubin.
Asteburuan zehar Bedaioko argazki zaharrak ikusgai Artubi Elkartean.







Bedaio 2008