B3C, Bedaio, internet eta diseinua uztartuz sorturiko proiektua da. Bloga, giza sarea, wikia, Kontu kontari, Bedaioko egutegia, txintxarrisferako kamixetak, irudi korporatiboak, etab-ek osatzen dute B3C.
Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitzak RSS jario zerbitzua eskeintzen du bere Web horrian. Lastima, baino oraingoz Bedaioko albisteetara ezin da sindikatu.
Jario-irakurleei esker (RSS jarioak irakurtzeko programa edo guneak) nahi bezain besteko webgune edo blogen eduki laburtua eskuratu daiteke sistema eragilearen mahaigainean, posta elektronikoko aplikazioetan edo jario-irakurle bezala funtzionatzen duten aplikazioetan. Ez da beharrezkoa web nabigatzailea ireki eta webgune guztiak banaka bisitatzea.
Hau da RSS jarioen ikurra.
Bedaio, nahiz eta egun Tolosako auzo bat izan herri izaera du, eta tratamendu hori beharko luke. Hitzakoei honi buruz galdetu ta hau erantzun zuten:
"Kontua da gure sistemak ez duela baimentzen Bedaio herri bezala onartzea. Beraz, Bedaioko albisteak jasotzeko Tolosara sindikatu beharko duzu. Aldaketaren bat egiterik lortuko bagenu, abixatuko genizueke.
Eskerrik asko,
Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza."
Ea egia den eta Bedaioko albisteetara sindikatzea lortzen dugun, abixuaren zain geratzen gara..
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://balerditik.blogsome.com/2007/04/02/tolosaldeko-eta-leitzalde-hitza/trackback/
RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. ![]()
Iruzkinik ez.
(14)
(130)
(32)
(1)
(4)
(30)
(4)
(41)
(7)
(5)
(3)
(23)
(5)
(2)