Bedaio, Udalik gabeko herrie. Bloga, webgunea, giza sarea, Kontu kontari-Ahotsak.com, wikia, egutegia, mapa librea, txintxarrisfera...
Altzo Muino, Altzo herriko gune nagusia, begien bistan dugu dagoeneko. Ipintzatik Lizarreta baserrira doan bidexka hartu eta zelaian gora egingo dugu, Mendizabal baserriaren albotik igaroz pilotalekua eta Santa Barbara ermita dauden muinora heltzeko. Baserri eta etxe dotorez osaturiko Altzo Muinon gaude, Otsabio mendiaren oinean, eguneko igoera nagusiari aurre egiteko prest. Herria zeharkatu eta honen amaieran Altzoko eremu garaieneko baserri sakabanatuen bila atsedenik gabe abiatzen den pista jarraituko dugu pare bat kilometrotan, harik eta bidegurutze erabakior batean margo-ikur zuri-horiak jarraitzeari utzi eta «Otsabio» dioen gezi bati jaramon eginaz mendiko bidexka lokaztu batean barneratu arte. Ibilbidearen gogortasun eta edertasuna neurri berean hazten doazela somatuko dugu Otsabioko maldak gaindituz goazen heinean. Ernio, Uzturre edo Murumendi bezalako gertuko mendiak izango ditugu ikusgai gibelean, aitzinean Otsabio bera izango baitugu ikuspegia eragotziko diguna. Bada, Otsabio mendiaren gailurrera heldu baino lehen, zenbait bidegurutze «nahasgarri» ere; haatik, bide nagusia nahiko nabarmena da uneoro, eta gure mendigoizale senari jarraiki, gorantz egingo dugu zalantzak uxatuz, Otsabioko gurutzera heldu arte (802 m). Zuhaixkek mugatuko dute Otsabio gailurretik dugun ikuspegia, baina Txindoki, Balerdi eta Amezketako Malloa izenez ezaguturiko Aralar mendimultzoko eremuaren ikuspegi ez hain ezagun eta zoragarriaz gozatu ahal izango dugu, landarediak aske utziriko zirrikituetan begiratuz.
Aukera ezberdinak eskainiko dizkigu Zarateko lepoko igarobide estrategikoak; Nafarroako Azkarate herrirako jaitsiera azkarra abiatzen da ezkerrera (2 km), eta Gipuzkoako Bedaio herrira jaisteko aukera izango dugu eskuineko bidea hautatuz gero (3 km). Gure bideak, berriz, aurrera egingo du, Balerdi handiaren anaia txikia den Urreako Haitza mendi koxkorra ezkerretik saihestuz Urdilleko lepora eramango gaituelarik.
Sasoi betean dauden mendizaleek, Balerdi igoaz luzatu dezakete eguneko ibilaldia, Urdilletik Astunaldeko leporainoko igoera gogorrari aurre egin, Balerdiko gailurrera heldu, Buruntzuzineko txaboletara jaitsi eta hemendik Amezketa herrira inguratuz.
Margo-ikur zuri-gorriei jarraiki osatuko dugu ibilaldiaren azken zatia; Balerdi mendia inguratzeari ekingo diogu bide lau bezain ederretik, Amezketa herria geroz eta gertuago ikusteko aukera izango dugularik.
Alegitik abiatu garenetik 18 kilometro ibili ondoren, bidegurutze garrantzitsu eta egoki adierazitako batera helduko gara, Larrondoko larreetatik gertu, zeinetan GR-121 (Gipuzkoako Bira) eta GR-20 (Aralarko Bira) banatzen diren. Lehenak, Aralarreko goi larreetarako bidea hartzen du, Buruntzuzineko txaboletara, eta bigarrenak, beherantz egingo du, 3 kilometro eskaseko jaitsiera azkarrean Amezketara heltzeko. Azken hau aukeratuko dugu gure ibilbidea osatzeko.
Luze baino lehen, bidexka baso-pista batekin elkartuko da eta eroso osatuko ditugu azken kilometroak. Amezketako herrigunera iritsi aurretik, San Martin ermitatik igaroko gara, eta azken metroak osatu ondoren, San Bartolome elizarekin topo egiteak Amezketara heldu garela adieraziko digu (200 m).
Ibilaldia leku berean hasi eta bukatu ez dugunez, nolabait Alegiara heltzeko modua egin beharko dugu; Tolosatik Alegia, Amezketa, Abaltzisketa eta Larraitzera doan autobusa hartu beste aukerarik ez dugu izango kotxera itzultzeko. Edo, gomendagarriagoa dena: etxetik Alegiara eta Alegiatik etxerakoa garraio publikoz egitea. Irudimena lagun, zeharkaldi ederrak osatu daitezke euskal geografian barrena autoa etxetik mugitu gabe…
zabaldu |
del.icio.us | Asteburu kulturalaren baitan, Illoretan izan ginen. Karlos eta Begoñak azaldu ziguten gazta nola egiten duten, baita mokadutxo goxoa prestatu ere. Ondoren Errotara jeitxi, artiriñe egin eta sozidadera taloak jatea, hemen dituzue argazki batzuk.
Tolosaldeko Hitzan Albistea
zabaldu |
del.icio.us | Artubi Kultur Elkarteak antolatuta Apirilean, asteburu kulturala ospatuko da Bedaion.
Ostiralean, hilak 20.
20:00etan Bideo Emanaldia izango da. Haurrentzako eta helduentzako filme bana.
Larunbata, hilak 21.
16:00etan Ardi gaztaren ingurukoak. Gaztaren produkzioa eta kalitatezko gazta egiteko hartu beharreko neurriak azalduko dizkigute… (Illorretako Karlos-en eskutik, Illorrreta bertan). Ondoren nahi duenak Errota ikusteko aukera izango du.
Artubin talo jatea izango da.
Igandea, hilak 22.
Goizeko 10etan abiatuz Ibilaldia Bedaioko bailara ezagutuaz. PR-112 egingo da. 7.6 km ditu eta bi ordu eta erdian egin daiteke. Ondoren bazkaria Artubin.
Asteburuan zehar Bedaioko argazki zaharrak ikusgai Artubi Elkartean.
zabaldu |
del.icio.us | Hona hemen Txolarre Irratian 2007-03-07n Bedaiori buruzko saioa entzungai, bertan Berpiztu planaz mintzatzen dira Ainhoa Arregi eta Imanol Olano.
zabaldu |
del.icio.us | Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitzak RSS jario zerbitzua eskeintzen du bere Web horrian. Lastima, baino oraingoz Bedaioko albisteetara ezin da sindikatu.
Jario-irakurleei esker (RSS jarioak irakurtzeko programa edo guneak) nahi bezain besteko webgune edo blogen eduki laburtua eskuratu daiteke sistema eragilearen mahaigainean, posta elektronikoko aplikazioetan edo jario-irakurle bezala funtzionatzen duten aplikazioetan. Ez da beharrezkoa web nabigatzailea ireki eta webgune guztiak banaka bisitatzea.
Hau da RSS jarioen ikurra.
Bedaio, nahiz eta egun Tolosako auzo bat izan herri izaera du, eta tratamendu hori beharko luke. Hitzakoei honi buruz galdetu ta hau erantzun zuten:
"Kontua da gure sistemak ez duela baimentzen Bedaio herri bezala onartzea. Beraz, Bedaioko albisteak jasotzeko Tolosara sindikatu beharko duzu. Aldaketaren bat egiterik lortuko bagenu, abixatuko genizueke.
Eskerrik asko,
Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza."
Ea egia den eta Bedaioko albisteetara sindikatzea lortzen dugun, abixuaren zain geratzen gara..
zabaldu |
del.icio.us |
(16)
(164)
(43)
(1)
(5)
(32)
(4)
(42)
(7)
(11)
(4)
(10)
(27)
(6)
(8)