Bedaio, Udalik gabeko herrie. Bloga, webgunea, giza sarea, Kontu kontari-Ahotsak.com, wikia, egutegia, mapa librea, txintxarrisfera...
Kaixo:
zabaldu |
del.icio.us | Eguraldia aldatzen ari dela begi-bistakoa da, sahatsa aspaldin loretan dago, baño ikusi bi argazki hauek, lehenengo argazkia 1941koa eta bestea gaur egungoa, biak toki berberrean.
Ikusi nola glaziarrak urtutzen ari diren.

Euskal herri tropikala ezagutuko ote dugu ba!
Iturria: http://nsidc.org/data/glacier_photo/special_collection.html
Ingelesez dago. 14 glaziarrek azkeneko 120 urte hauetan izan dituzten aldaketak aztertzen dituzte.
zabaldu |
del.icio.us | Baserria Txinan izan duen harrera ona ikusita, Sustatu-n ere tartea izan du, gazte sarean deslokalizaziori buruz idatzitakoa hemen zabaltzea pentsatu dut.
Globalizazioa edo mundializazioa, wikipediak definitzen duen moduan, gaur egun dagoen komunikatzeko eta garraiatzeko erraztasuna dela eta, merkatuen arteko batasuna eta kultura eta gizarteen arteko hurbilketa bultzatzen duen prozesua da. Globalizazioa gerta zedin, hainbat aldaketa sozial, ekonomiko eta politiko jazo behar izan dira, baita ondorio esanguratsuak ekarri ere, deslokalizazioak esaterako. Enpresa multinazionalek herrialde garatu batetik beste herrialde batera (azpigaratuetara normalean) euren lantegietako bat lekuz aldatzeko prozesuari deritzo.
Deslokalizazioa bultzatzen duten faktoreak hauek izan ohi dira:
Azpimarragarria da enpresak ez dituztela mugitzen errentagarritasun faltagatik, baizik eta multinazionalen etekinak biderkatzeko da. Bide honetatik, hauek dira deslokalizazioaren ondorio arruntenak:
Nola da posible Europako ez dakit zer herrialdetik ekarritako tomateak, nere baratzakoak baino merkeagoak izatea?
Bertako tomateak ez al dira askoz hobeak?
Urrutiko intxaurrak hamalau, gerturatu eta lau.
zabaldu |
del.icio.us |
Gaur zabaldutako albistea da, ikerketa baten arabera, ganadu eta giza-kontsumorako erabiltzen den arto transgeniko batek arazoak sortzen ditu gibelean eta giltxurdinetan. Arto hau MON863 bezela ezagutzen da, beraz baztertu hau eta transgenikoak diren guztiak.
Europar Komisioak pentsutan erabiltzeko baimena eman zuen 2005eko abuztuan eta 2006ko urtarrilean giza-kontsumorako baimendu zuen.
Informazio gehiago nahi baduzu, sakatu argazkian, informazioa erdaraz dago.
zabaldu |
del.icio.us | Tolosa (Gipuzkoa) Gipuzkoako udalerria (Tolosaldea); 18.124 bizt. (tolosarrak). Araxes Oriara isurtzen da bertan. Tolosak berak I-an Alkiza, Hernialde, Anoeta, Irura eta Billabona, E-an Ibarra, Leaburu, Altzo eta Alegia, H-an Ikaztegieta eta Legorreta eta M-an Albiztur ditu mugakide; Nafarroako mugan Bedaio auzoa dago, I-an Altzo, Lizartza eta Gaztelu, E-an Araitz eta M-an Amezketa dituela. Ekonomi jarduera nagusiak zerbitzuetakoak dira, merkataritza- eta administrazio-gune garrantzitsua da eta. Industria (metalaren industria, inprimategiak, zurgintza, ehungintza) eta eraikuntza ere garrantzitsuak dira. Tolosako ekonomiaren ezaugarri nagusietako bat izan den papergintza, berriz, gainbeheran sartua da guztiz, eta lantegi gehienak itxiak. Lehen sektoreak garrantzi gutxiago du Tolosako bertako ekonomi jardueren artean, baina inguruko herrietako nekazari eta abeltzainen bilgune nagusia da. Lanean ari diren tolosarren % 1 besterik ez dabil sektore honetan; gainerakoak, erdibana ari dira beste bi sektoreetan. Urtero, Abesbatzen Nazioarteko Lehiaketa eta Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia ospatzen dira Tolosan. Historia. Burdin Aroko biztanleen aztarnak aurkitu dira udalerriko lurretan: Intxurreko kastroa, Aldaba eta Albizturren artean. Erdi Aroaren hasieran Tolosa zer izan zen ez dago jakiterik, baina XI. m.rako herri garrantzitsua zela bai, bertan bildu baitziren 1200ean Gipuzkoako ordezkariak probintzia Gaztelaren menpera pasa zenean. Nafarroako mugatik gertu egoki, garrantzi estrategiko handikoa zen eta Alfontso X.a Jakintsuak 1256an hiribildua eginarazi zuen bertan; Oria ibaia desbideratuta egin zuten, irla bihurturik, etsaien menpe erortzea zailtzearren. Erregeak Gasteizko Forua eman zion. 1282an sute handi batek ia hiribildu osoa suntsitu zuen eta berreraikitzeko hainbat pribilegio eman zizkioten erregeek. XIV. m.an Joan II.a Nafarroakoak Gipuzkoako portuen eta Nafarroaren arteko merkataritza osoa Tolosatik pasatzea agindu zuen. Garrantzi handia hartu zuen orduan eta 1374-92 bitartean inguruko Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amasa, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Leaburu, Lizartza, Orendain, Orexa eta Zizurkil herriak uztartu zitzaizkion. Hauek Tolosaren jurisdikzioa eta nagusigoa onartu bai, baina autonomia ekonomiko eta administratiboa mantendu egin zituzten. Asteasu berehala bereizi zen eta 1475ean Andoain uztartu zitzaion. Nafarroako Areso eta Leitza ere denboraldi batez Tolosaren menpe egon ziren XV. m.an, Gaztela eta Nafarroako erresumen arteko gerran hartu baitzituen. 1503an hiribildu osoa erre zen sute batean eta berreraiki egin behar izan zuten. 1544an Bedaio ere Tolosaren menpera pasa zen, baina 1615ean herri askok hiribildu-titulua lortu zuten eta bereizi egin zitzaizkion. 1678an uholde handi batek herria hondatu zuen eta XVIII. m.an beste hiru uholde handi jasan zituen. 1791n Lizartza bereizi egin zen. 1802an Belauntza, Hernialde eta Ibarrak beste hainbeste egin zuten. 1845ean artean Tolosaren menpe zeuden herri gehienak bereizi ziren. XIX. m.an berriro ere uholdeek eta epidemiek gogor astindu zuten Tolosa. Bi Karlistadetan karlisten gune garrantzitsua izan zen. Probintziako hiriburu izan zen 1844tik 1854ra. Gero Donostia izendatu zuten hiriburu, baina Diputazioaren egoitzak Tolosan segitu zuen. XIX. m.an paper-fabrika asko ezarri ziren herrian eta oraintsu arte izan da papergintza Tolosako industriaren sektore nagusia. Artea. Gipuzkoako probintziako artxiboa dago Tolosan. Atodo eta Idiakez etxeak, Santa Maria eliza gotikoa, Santa Klara eta San Frantzisko komentuak eta Euskal Herria plaza monumentu izendatuta daude. Atodo jauregia XVII-XVIII. m.etako eraikin barrokoa da, harlanduzkoa, eta fatxada nagusian familiaren armarria dauka. Gaur egun nahikoa hondatuta dago. Monumentu izendatuta dago. Idiakez jauregi barrokoa antzinako harresiaren gainean eraikia dago (XVIII. m.). Mailakaturiko hainbat hegalkin jarraituren bitartez egokitzen zaio harresiari. Zerra-hortzak dituen fatxada du berezitasunik aipagarriena; aurreko fatxada harlanduz egina dago eta atzealdekoa adreiluz. Monumentu izendatuta dago. Diputazioko jauregia 1853 aldera eraiki zen antzinako oinetxe baten lurretan. Gaur egun kultur etxea da, orain gutxi eraberrituta jarria. Euskalerria plaza, XIX. m.ko zabalguneetako eredua, oinplano angeluzuzenekoa da eta arkupe neoklasikoak ditu. Bertan dago antzinako justizi jauregia: bi pisukoa da eta kuxindurazko bost arku eta goialdeko frontoia ditu aipatzekoak. Gainerako etxeak hiru solairukoak dira eta balkoi korrituak dituzte. Plaza osoa monumentu izendatuta dago. Probintziako Artxibategia 1904an eraiki zuen Kortazar arkitektoak estilo historizistan. Hormigoiz egindako lehenengoetako eraikuntza da. San Frantzisko elizak (1676) gurutze latindarreko oinplanoa eta kanoi-gangak ditu. Aldarean A. Bengoetxearen erretaula errenazentista handia dago. Komentuak oinplano karratua eta patioa ditu. Elkarri erantsirik daude, baina bakoitzak bere sarrera du. Komentua 1587koa da, eliza bera baino zaharragoa. Monumentu izendatuta dago. Santa Klara komentua 1672az geroztik dago gaurko kokalekuan (jatorrizkoa Iturriza dorrean zegoen). Gurutze latindarreko oinplanoko kapera bat du eta erretaula barrokoa. Koruan XIII. m.ko Andre Mariaren imajina dago. Monumentu izendatuta dago. Santa Maria eliza XVI. m.an berreraiki zen, 1503an sute batek desegin ondoren; euskal gotikoan koka liteke, nahiz estilo desberdineko ezaugarriak izan. Altuera handiko hiru nabeko oinplanoa, sei zutabe handiren gainean oinarritutako gurutzeria faltsuko gangak eta abside oktogonala ditu. Erretaula nagusia erdian dago eta alboetako hormetan arkitekturazko imajina margotu batzuk daude. Kontrahormak eta leiho txikiak ditu kanpoaldean. Portada barrokoa du. Korupean, San Esteban ermita hondatu zenean, handik ekarritako pontea eta estilo erromaniko berantiarreko portada (XII-XIII. m.) daude. Monumentu izendatua dago.
zabaldu |
del.icio.us | Jada ez nau ezerk harritzen… zion kanta, eta hala da.
Non eta Txinan, Kunshan herrian bai, han eraiki dute baserri eder hau. Txina, Asiar erraldoia suspertzen ari da, hemen baserri mundua goitik behera datorrenean…
Ardi latxa batzuk eraman eta Idiazabal gazta egiten hasi behar ote dugu?
Mundu globalizatuaren deslokalizazioa.
Ejem ea bertokok laguntza gehiago izaten dugun gure baserriei eusteko.
P.D.Kunshan herrian MCC-k eraiki duen baserria, aterpe eta industrialde bateko kudeaketa gune bezala erabiliko da.
zabaldu |
del.icio.us | Martxoaren 17an izango da Sagardotegira irteera, nahiz ta hasiera batean hilaren 10erako deialdia egin, azkenean 17an izango da. Animatu ta txoootx…
zabaldu |
del.icio.us |
(16)
(164)
(43)
(1)
(5)
(32)
(4)
(42)
(7)
(11)
(4)
(10)
(27)
(6)
(8)