B3C, Bedaio, internet eta diseinua uztartuz sorturiko proiektua da. Bloga, giza sarea, wikia, Kontu kontari, Bedaioko egutegia, txintxarrisferako kamixetak, irudi korporatiboak, etab-ek osatzen dute B3C.
Sagardoz blai
Barrikote «arrakastatsua» izan zuten bedaiotarrek joan den asteburuan Artubi elkartean; orotara 70 lagun inguru bildu ziren festan.
Inauterien gertuerarekin batera, bedaiotarrek ere euren festa berezia antolatzen dute. Hala, eta iaz bezalaxe, barrikotea egin zuten joan den larunbatean. Antolatzaileek azaldu dutenaren arabera, «oso arrakastatsua» izan zen eta Bedaioko elkartea jendez lepo bete zen ospakizunerako. Orotara, 70 lagun inguru bildu ziren sagardoaren inguruan gau atsegina igarotze aldera.
Lortu ere lortu zuten, izan ere beharrezko osagai guztiak izan zituen gauak. Lehenik eta behin, barruak bapo asetzeko aukera izan zuten bedaiotarre, sagardotegiko menu goxoa dastatu baitzuten.Ondoren, hizketaldi eta mus partida politak antolatu zituzten, gazte eta ez hain gazteak giro ederrean igaro zutelarik.
Hurrengoa, martxoan
Dagoeneko hurrengo ekitaldian pentsatzen ari dira bedaiotarrak. Hain zuzen ere, martxoaren 10ean ospatuko dute, sagarra eta sagardoaren inguruan. Izan ere, Astigarragara irteera egindo dute. Aurrez orain gutxi ireki duten museoa ikusteko irteera egiteko asmoa ere azaldu dute auzokideek.Bazkaria, berriz, Bereziartua sagardotegian egingo dute. Bertara joan nahi duenak izena eman dezake Bedaioko Artubi elkartean.
Urterako ekitaldi ugari antolatu dituzte. Eta antolatzaileek deialdi berezia luzatu nahi izan dute bertan parte hartzeko.
Tolosaldeko Hitza-n jasoa
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://balerditik.blogsome.com/2007/02/14/sagardoaz-blai/trackback/
RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. ![]()
Iruzkinik ez.
(14)
(130)
(32)
(1)
(4)
(30)
(4)
(41)
(7)
(5)
(3)
(23)
(5)
(2)