B3C, Bedaio, internet eta diseinua uztartuz sorturiko proiektua da. Bloga, giza sarea, wikia, Kontu kontari, Bedaioko egutegia, txintxarrisferako kamixetak, irudi korporatiboak, etab-ek osatzen dute B3C.
Bedaio Goikotik (1) atera eta errepidean zehar jaitsiko gara Gurbila-Haundiko bidegurutzera (2) iristeko. Baserri horretatik bide zahar bati ekingo diogu Zarate (3) muinora igotzen den bidea hartzeko. Nafarroako Azkarate herrira doan bidea hartu eta laster utziko dugu pagadi baten gora igotzeko Urdile muinorako bidea.
Urraitz mendigainaren azpitik jarraitu eta muinora iritsiko gara, Urdille lepoan gaude (4), metro batzuk igo eta Balerdiren magaletik Amezketara eramango gaituen bidearen seinalea ikusiko dugu. Berehala pagadi bat zeharkatu eta hortik behera berriro Bedaiora jaitsi ahalko gara. Guztira 7,7 km inguru egin ditugu.
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://balerditik.blogsome.com/2006/12/23/txangoa-5/trackback/
RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. ![]()
Iruzkinik ez.
(13)
(128)
(31)
(1)
(3)
(29)
(3)
(41)
(7)
(5)
(2)
(22)
(5)
(2)