B3C, Bedaio, internet eta diseinua uztartuz sorturiko proiektua da. Bloga, giza sarea, wikia, Kontu kontari, Bedaioko egutegia, txintxarrisferako kamixetak, irudi korporatiboak, etab-ek osatzen dute B3C.
Hemen duzue Agustin Amianok Tolosaldeko Hitzan, 2006ko abenduaren 3an idatzitako artikuloa.
![]()
Bedaio, auzo?
Azken paradak Balerdi gainera narama. Leku lasaia benetan, lasaiegia agian. Bertatik, inguruak aldaketarik gabe dotore eusten dakiela erakutsi dit. Zein ederra den auskalo noizko baserria bere itxura horretan! … Hustu bada ere bai?
Aste guztiko kezkak uxatzeko leku egokia da Bedaio, ez zaituzte kutsadurak eta lantegien hotsak asaldatuko; oilarren baten kukurrukuek edota artaldearen zintzarri doinuak, agian. Errepidea lasai zeharka dezakezu semaforoen edo oinezkoen pasabideen bila ibili gabe. Baina lasaitasun horrek badu ondoriorik bertakoen artean. Eskualdeko herri kozkorretatik urrun egotea nahikoa ez eta, gainera auzo titulua eraman behar beti. Auzo? Noren menpeko auzo?
Inguruko herri guztiek eskaini dute bertan bizitzeko aukera, onerako edo txarrerako, baina aldaketa antzeman dute edozeinen begietara.
Auzo, etorkizuna lauso. Herri txikiena ere bere zerbitzuak eskaintzen saiatzen da bere biztanleei, bere txokoak antolatzen, bere haurrak gozatzen. Bailaratik ibilalditxo bat egitea nahikoa da…
Mendekotasunaren morroi, Udalarik gabeko herri, baina herri. Eta herri baten trataera merezi du, ez auzo batena. Bedaiotarrek bertan behar dute zein dantzari trebeak diren erakusteko lekukotasuna, bizitzeko txokoa, herri izateko onura, bere hizkuntza aparta seme-alabei eskaintzeko aukera. Euskararen Eguna ospatzeko, Bedaioko biztanle batekin solasaldi batetaz gozatzea bezalakorik…
Gutxi izateak kentzen digu arrazoia askotan, baina handiaren aurrean soilik. Ilunabarreko hausnarketa isilean itxaropena sendotu baizik ez baita egiten. Beti pentsatu izan ditudan hitzak idaztera ausartu naiz gaurkoan, nire azken saioan, gutxi batzuen babesean, handiaren peskizan. Eta ez hartu «ziria» bezala, bedaiotarrak makilak baitira. Ondo izan.
zabaldu |
del.icio.us | | FriendFeed | URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://balerditik.blogsome.com/2006/12/23/agustin-amiano/trackback/
RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. ![]()
Iruzkinik ez.
(14)
(130)
(32)
(1)
(4)
(30)
(4)
(41)
(7)
(5)
(3)
(23)
(5)
(2)